Zapateroren alabak

Zugaldia, Flickr
Zugaldia, Flickr

Orain webgunez-webgune dabil Zapateroren alaben argazkia. Horien aurpegiak pixelatuta azaltzen dira, komunikabide gehienetan. Baina argazki originalak ere ihes egin dio zentsurari, noski. Anekdotak, hautsak harrotu ditu. Batetik, halakorik gertatzerik nahi ez bazuen, alabak bidai ofizial batera eraman behar ez zituela diote. Mariano Rajoy, PPko liderrak ere ez du Zapateroren aurka egiteko aukera galdu eta “zuhurtzia” gehiago eskatu dio Espainiako presidenteari.

Bada baita ere, komunikabideen “zentsura” kritikatzen duenik. Argazkia pixelatuz informazioa ezkutatzen dela diote, baina azaldu dezatela zer den Zapateroren alaben aurpegiak ezagutzeak informazioari  egiten dion ekarpena. Ezertxo ere ez.

Eta noski, blog guztietan alaben inguruko komentarioak bolo-bolo dabiltza. Look “gotikoa” kritikatu dute batzuk. Beste batzuk, Zapatero-Espinosa familia beltzez janztea kasualitatea ez dela uste dute, Espainiako langabetuengatik lutoan daudela diote. Zapaterok argazkia desagerrarazteko egindako ahaleginen atzean alabenganako lotsa ezkutatzen dela ere badiote gaiztoenek. Hainbatek, alaben intimitatea errespetatzea nahi badu, bere hitzaldietan horien esanak ez sartzeko eskatu diote. Hain zuzen ere, behin baino gehiagotan erabili izan ditu haien ustezko hitzak hitzaldi hunkigarriagoak egiteko.

Hementxe dituzue Obama senar-emazteak munduko liderrekin New York-eko metropolitan museoan eginiko argazkiak, NBE-ko bileraren harira. Zapateroren alaben arrastorik ez, jada. 

Argazkia desagerrarazten saiatu ez balira egoera komunikabideen azaletara helduko ez litzatekeela ere gauza ziurra da. Baina Zapaterok alaben intimitatea errespetatu nahi izan du, eta hori, errespetagarria da.

Orain arte, familia argazkiek ez zuten sekula halako iskanbilarik sortu. Jose Maria Aznar, presidente ohiaren familiaren argazkiak, adibidez ohikoak ziren komunikabideetan eta prentsa arroseko aldizkarien orrietan. Baita Felipe Gonzalez eta haren familiarenak. Obama familia ere bere osotasunean ikusi ahal izan hainbatetan. Egia esan, adin txikikoen intimitatea babesteaz inor gutxi oroitzen zen, orain gutxi arte