Youtube orkestrak lehen kontzertua eskaini du New Yorken

Bideoak partekatzeko plataforma ezagunak mundu guztiko musikariei egin zien orkestra osatzeko aukeraketan parte hartzeko gonbitea. Hautagaiek bideo bat aurkeztu behar izan zuten Beethoven, Brahams eta Mozart bezalako musikagileen piezak interpretatuz. Tartean¬† Dan Tun txinatarrak proiektu honetarako bereziki konposatutako¬† Internet Symphony No. 1 “Eroica”-ren zati bat ere bai.

3.000 pertsonatik gora izan ziren Youtubera bidalitako bideoen bidez audizioetan parte hartu zutenak. Berlingo  Filarmonikako eta Londresko Orkestra Sinfonikoko kritiko eta partaideen esku egon zen lehenengo aukeraketa. Gero, bideo horiek Youtuberen web orrian jarri eta interntetzaleak izan ziren boza eman zutenak.

Atzo eskaini zuen Youtuberen Orkestra Sinfonikoak bere lehen kontzertua New Yorkeko Carnegie Hall musika aretoan Michael Tilson Thomas zuzendari ospetsuaren gidaritzapean.

Internet, musika, orkestra, sinfonia, Youtube
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude