World Press Photo, 2016ko argazki onenak

World Press Photo, 2016ko argazki onenak

Pertsona baten heriotza biolentoa ez da, tamalez, aparteko albistea munduan; baina noski, kasuak eta kasuak daude. Albistea zabaldu zen moduak asko esaten zuen: twitter, facebook, whatsapp taldeak, albistegiak ireki zituen baita egunkari azalak bete ere. Aurreikusi zitekeen argazki hau, gutxienez, zerrenda hasieran izanen zela, urteko argazki esanguratsuenetakoa.

Aurtengo World Press Photo-k Burhan Ozbiliciren argazkia saritu du, toki eta une aproposean, guztiek biziko zuten tentsioa ahantzi gabe, tamainako argazkia lortzeagatik. Andrei Karlov Errusiaren enbaxadorea zen Turkian, eta arte erakusketa baten irekierara joan zen: “Kaliningradotik Kamchatkara, bidaiariaren begietatik”. Ozbilici kasualitatez joan zen bertara, pentsatuz une horretan enbaxadoreari argazki batzuk ateraz geo, etorkizunean Errusia eta Turkiaren lotutako albisteak ilustratzeko erabili ahalko zituztela. Karloven hitzartzean zehar, esaterako, lehen irudia atera zuen, hiltzailea bigarren planoan dela; ondoren, mundu osoan zehar zabaldu zena.

Gai garaikideak kategoria

Norbanakoak:

  • Lehen Saria: Jonathan Bachman, AEB. Argazki hau 2016ko uztailean egin zuen, poliziaren gehiegikerien aurkako protesta batean, Louisianan (AEB). Ieshia Evans gazteak bere eskuak luzatzen ditu atxilotu dezaten. Manifestazioa Alton Sterlingen hilketa bortitza salatzeko antolatu zen.

World Press Photo, 2016ko argazki onenak

.

  • Bigarren Saria: Vadim Ghirda, Errumania. 2016ko martxoa. Mazedonia eta Grezia arteko mugan leporaino bete zen kanpamentu batetik atera ziren pertsona hauek, Mazedoniako pasabideak itxiko zituztela entzun bezain pronto. Bidea arriskutsua izan arren, muga saihesbide batetik zeharkatzeko deliberoa hartu zuten. Argazkiko emakumea, leher eginda, bi gizonen laguntza jasotzen ari da erreka zeharkatzeko.World Press Photo, 2016ko argazki onenak

.

  • Hirugarren Saria: Daniel Etter, Alemania. 2016ko abuztua. Bi emakume nigeriar elkar besarkatuta negarrez ari dira errefuxiatuak atxilotuta mantentzen dituzten gune batean, Surman, Libian. Atxilotze zentro horretan kontinente osoko ehundaka eta ehundaka emakume daude, miseriatik, gosetik eta gerretatik alde egin nahian. Bortxaketak eta jipoiak dira eguneroko ogia gune hauetan, gainantzean, eguneroko ogia eta ura eskasak diren moduan. Emakume hauetako gehienak Sabratah izeneko herri batera iritsi nahian zebiltzan, bertan txalupetara igo eta Mediterraneoa zeharkatzeko.World Press Photo, 2016ko argazki onenak

.

World Press Photo hau 60. edizioa izan da, eta 125 estatuetako 5.034 argazkilarik 80.408 irudi aurkeztu dituzte. Argazki saritu guztiak (nik kategoria bakarra jarri dut) elkartearen web orrian ikusi daitezke.

World Press Photo, 2016ko argazki onenak