Varanasi… Xarmak, Kastak eta Karmak

Varanasi

Varanasi eta Ganges… Gorputz, buru, arima eta gogoen bidaietan jarraituz, Indian bi hilabetez iraun zuen neure bidaiaren azken geltokia Varanasin egin nuen, azkenean, Ganga edo Ganges ibai sakratu famatua ikusi eta 3.000 urte baina gehiago dituen hiri berezi hau gozatzeko gogo askorekin zinez. (India zabalean barrena bidai osoaren laburpena eginez, Delhi, Agra-Taj Mahal, iparraldean Manali, Dharamshala eta Amritsar, eta ekialdean Puri eta Kolkatan edo Kalkutan, Varanasin baina lehen).

Varanasi

K. a. 325ean Alexandro Handiaren agindupeko greziarrak herrialde horretan sartu eta ibaiari Indus (sanskritozko shindu, «ibai» hitzetik) deitu zioten, eta ondorioz penintsulari India izena eman. Indiarrek Bharat deitzen diote, izen bereko beren errege mitologiko baten omenez. (wikipediatik)

 

VaranasiVaranasi edo Benares, zaharragoenek ezagutuko duzuen moduan, indiako hiri zaharrena da, etengabe populatuak izan diren munduko hiri zaharrenen zerrendatan ere lehen postuetan. India ekialdean eta himalaya eta Nepaletik nahiko gertu, Indiatik Nepalera joateko bidea izan ohi da. Indiar errepublikako UttarPradesh estatuaren hegoaldean dago eta milioi eta erdi biztanle ditu, metropolian 3 milioi eta erdi. VaranasiVaranasi Ganges ibaira urak isurtzen dituzten Varuna eta Assi ibaien artean kokatzen da, eta badirudi bien arteko elkarketa dela Varanasi izena bera. Antzina Kashi izenaz ere ezagutu izan zen hiria eta hindiz ederra esan nahi duena.

Varanasi - GangesGanges ibaiaren ertzean, indiara doan edonorentzat ezinbesteko bisita dela esango nuke, gomendioa behintzat egiten dizuet Indiara bazoazte Varanasin egun batzu igarotzekoa. Famatua batez ere bertako Gaths, Gates, (ate edo koska, eskailera), eta bere erlijiotasunagatik, hinduista, budista eta jainistek erromesaldiak egiten dituzte Varanasira. Erlijioen araberako hiru unibertsitate handi ere badaude Varanasin, baita laugarren bat Sarnathen, tibetar ikasketei lotua.

Erromesaldiak aipatuz, Kumbh Mela edo majâ kumbhamela deiturikoa aipatu behar ezinbestean, Ganga ibaiaren magalean 12 urteko zikloetan 4 erromesaldi dituena (Prayag, Hardwar, Ujjain eta Nasik hirietara), eta azken erromesaldian ia 100 milioi erromes batu zituena.

Yogi-en garrantzia eta indiar kulturan duten irismena eta intzidentzia ere aipatzekoa, telebistan ageri direnak askotan Bollywoodeko izarrekin audientzia borrokan nor baino nor. Yogi ezagunena Maharishi Mahesh Yogi, The Beatles taldearekin izandako harremanaren ondoren mundu osoan ezagutzera eman zena.

AghoriVaranasi edo Baba Keenaram Sthal Aghora sektaren bilgunea ere aipatu, Baba Keenaram santuaren egoítza, Shaktismoa, eta mundu honetan sartu ezkero galtzeko arriskuarekin mila leku, pertsona eta kontzeptu gehiago, interneten klik batera badakizu.

Ez naiz fededuna, ezta erlijio zalea ere, are gehiago, erlijioak boterea eduki, kudeatzeko eta populua kontrolatzeko herraminta bat besterik ez direla uste dut, esperantza behar eta beldurretan oinarritutako manipulazio, kontrol eta negozio guneak. Hala ere, inoiz nolabaiteko espiritualite bezala definituko dudan antzeko zerbait sumatu badut Varanasin izan da. Esperantza, zerbait hobeagoaren nahia, ulermen gogoa, zer gara eta norantz goaz tipikoa, on izatearen saria eta zergatia, karma, zergatien beharra, bertan sumatzen da galdera hauen sona eta erantzunaren behar indartsu bat, psikologikoa eta esango nuke baita fisikoa ere.

Varanasi Horixe, kontraste eta kontraesanen herrialdean, Shiva, Brahma, eta Vishnu jainkoen lurraldearen mitologia eta espiritualite sakon honetan murgiltzen zara nahi edo nahi ez, ezjakintasunez eta erabateko errespetuz, eta gozamendu handiz esan behar, ni bezala ikusmiran eta filosofatzen gozatzen duen horietakoa bazara, esperientzia ahaztezina dira India eta Varanasi.

Kastek ere aparteko aipamena merezi dute, oso barneratua dutena eta india erabat klasista egiten duen gizarte sistema. Indiako korrupzio maila izugarriak ere honekin zerikusia duelakoan nago. 4 kasta maila nagusi daude, orain 6 esan ohi da, baina milaka kasta inguru bereizten dira gaur egun gizartean, testu sakratuek hala diote: Brahmanas, la primera casta, salió del cráneo y la boca de Brahma y representa la inteligencia. Médicos, profesores, ingenieros, sacerdotes, etc. Kshatrías, la segunda casta, salió de los brazos de Brahma, simbolizando a los guerreros. Vaishias, la tercera casta, salió de los muslos de Brahma, correspondiendo a los comerciantes y dueños de tierras. Shudrás, la cuarta casta, salió de los pies de Brahma para trabajar para los de la tercera casta. Dalit, también llamados paria o intocables, no salieron del cuerpo de Brahma y son todos aquellos que no tienen casta. Tribales, son poblaciones que viven en el bosque totalmente aisladas, un nuevo grupo que está por debajo de los intocables.

Varanasi Errespetuz edo, ez dut kasten gaia gehiago zabalduko, interneten gai zabaldua da oso eta interesik baduzue gaiean sakon murgiltzeko aukera duzue klik batera. Varanasi Komentariotxo bat bakarrik, kastak eta korrupzioa batuaz, ez nuen indian emandako 2 hilabete horietan polizia meherik ikusi, denek tripa txikia edo galanta zuten, adinarekin hazten dena dirudienez… Lehen aste hartan pasaportea bueltatzearen truke dirua ematera behartu ninduena ere ez.

Varanasi Varanasira bueltatuz, bertako alde zaharreko kale estuek laberinto itxura dute, eta xarma berezia, kolore eta usainak aipatuko nituzke lehen sentsazio bezala, eta historia eta bizipen sakoneko arima zahar zigortu kutsua ondoren, eta azkenik espiritu eta espiritualitate sakon bat. Kale estu horietan, kaos nahaspila eder batean, denda txikiak, txai bat hartzeko aukera edonon, behi sakratu, bizikleta, moto zahar eta jende andana etengabea dabil batetik bestera. Oinez jarraitu eta halako batean ibai ertzera iritsi eta Ganges ibaia ikusten duzu, eta zirrara batek hartzen zaitu, eta denbora gelditu egiten da… 3.000 urte dituen hiri bat, hainbeste jende eta belaunaldi ezagutu dituena, hainbeste istorio eta historia. Adeitsua da jendea, txai bat hartzeko gonbitea jasoko duzu ziurrenik, eta zerbait saldu nahiko dizute ziur, baina eurekin hizketan ganga ibaia eta Varanasiko ilargi erdi itxurako kostalde osoaz gozatuko duzu eskailera eta Gath zahar eder horietan.

87 Gath daude, bainu zeremonia, puja eta kremazioak egiteko leku sakratuak direnak. Indiako gobernua poluzioa dela eta errausketak beste leku batzuetan egitea bultzatuz ari da, baina nonahi ikus daitezke errausketak oraindik, eta Ganga ibai sakratuan zernahi… Varanasi Maratha inperioaren parte zela izan ziren sortuak Gath gehienak, eta ate edo koska edo eskailera esan nahi du ghät hitzak. Manikarnika Ghat izan liteke Varanasiko Ghat ezagunena eta zaharrenetakoa.

VaranasiBisita daitezkeen tenpluak aipatzearren Kashi Vishwanath tenplua, Bharat Mata eta Durga edo tximuen tenplua. Azken honetan, Varanasiko egonaldiko lehen egunean, zera esan, tenplu eta jainkozaletasun asko ikusia banengoen ere, oraindik intentsuegia eta zaila egin zitzaidala jasaten leku hartako debozio eta otoitz festa.Varanasi


Varanasi
Espiritualitateak bere puntu gorena hartzen du gauean. Ibaitik panorama itzela da, jende ugari eta turista ere dexente, espektakulu eder batean bihurtzen dira Varanasi eta Ganges ibaia gauero. Jendeak, soinuek, abestiek, argiek, atmosfera zirraragarria sortzen dute. Argazkilaritza zale afizionatu edo profesionalentzat irudi uzta oparoa eskaintzen duen hiria da Varanasi, errespetuz eta tentuz ibili behar baina, bertan ezagututako Louis izeneko turistari gorpu bat errausten ari zirela argazkiak ateratzeagatik eman zioten jipoia adibide…

Esan bezala orohar adeitsua eta irekia da jendea, itaunketa zorrotzak jasango dituzu eta galdera aldrebes ezberdinak, baina solasaldi atseginak izango dira gehienak, zintzotasunetik, jakin-nahiez eta txai goxo bat dastatuaz gehienetan gainera.

Eta hala joan ziren egunak, argazki, irudi, txai eta pasio artean, oinezko pasio eta pasio espiritualen artean. Joateko parada baduzue erabat gomendagarria Ganges eta Varanasi, gogo eta adimen irekiaz nork daki, argia ikusiko duzu agian.

 

Varanasi

– Argazki eta bideoak –

Varanasi

Varanasi

Irudi panoramikoak:

www.airpano.com/Varanasi

Osteratxo bat Varanasiko alde zaharreko kaleetan barrena…

Kremazio zeremonia (Manikarnika Burning Ghat)

Varanasi
Ganges, karma, Varanasi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude