Urteroko zita kazetaritza argazkiekin

visa-1

Urtero ospatzen den jaialdi honen xedea, urtean zehar egindako fotokazetaritza lan garrantzitsuen ezagutzera ematea eta beraien egileekin solasean aritzeko parada eskaintzea da, prentsan eta fotokazetaritzan izan daitezkeen gora-beheren inguruko eztabaida sortu eta mantentzea bezalaxe.

8 gunetan kokaturiko 30 bat erakusketek osatzen dute jaialdiaren zatirik begibistakoena. Hiriko alde zaharrean sakabanaturik dauden eliza edo palazio zaharretan daude kokaturik argazkiak, oinez eta patxadaz, interesa sortutako erakusketa guziak ikusteko aukera ematen duelarik.

Aurten, beste batzuen arteanWalter Astrada, Brenda Ann Kenneally eta Steve Mc Curry bezalako argazkilarien lana topatu dezakegu bertan, bai eta Papua Ginea Berriko Rabaul hiria, Guatemalako indarkeria edo eguneroko prentsak jasotzen dituen irudien inguruko erakusketa ere.

Visak eskaintzen duen beste ekitaldi garrantzitsu bat Campo Santo deituriko gunean izaten diren emanaldiak lirateke. Emanaldi hauetan 2.008ko Irailetik 2.009ko Abuzturarte izandako gertakari garrantzitsuen errepasoa egiten da. Egunean 2 hilabeteko tartea hartu eta mundu mailan izandako gertakari ugarien inguruko argazkiekin proiekzio bat eskaintzen da, gertakari horien nondik norakoen eta prentsan izandako trataeraren inguruko eztabaidak bultzatzen direlarik.

Honetaz gain, Visa d’or sarien banaketa egingo da, azken urtean buruturiko erreportaje garrantzitsuenak saritu nahirik.

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.