Uribek berrautatua izateko bidea ireki du

Alvaro Uribe, by Piutus, Flickr
Alvaro Uribe, by Piutus, Flickr

Prozesua guztiz amaitu ez bada ere zihurrenik erreferenduma egin egingo da. Eta ondoren herriak aukeratutakoaren arabera, Konstituzioa aldatuko dute, Alvaro Uribe, egungo presidentea, hirugarrenez hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko. Egun, Konstituzioaren arabera behin bakarrik berrautatu baitaiteke presidentea. Honaino guztiak arrunta dirudi, baina konstituzioa aldatzea bekatu larri modukoa da hemen eta han. Hala dirudi behintzat inongo Carta Magnaren hizki bat aldatzeko saiakeren aurrean sortzen diren erreakzioengatik.

Antzerako prozesua burutu zuten duela ez asko Evo Morales Boliviako presidenteak eta Hugo Chávez Venezuelakoak. Bien kasuetan barne oposizioak presio izugarria egin zuen hori posible ez izateko: herriak presidenteak berriz bozetara aurkezteko aukera duen erabaki ahal ez izateko.

Baina barne oposizioaz gain, Europan eta EEBBetan ere izan ziren erantzunak. Noski demokraziara jolasten lagundu nahi izan zieten Hego Ameriketako herrialdeei. Hemengo titularrek Chávezek eta Moralesek agintean betikotu nahi zutela nabarmendu zuten. Antidemokratikoa iruditu zitzaien herriari galdetzea. Eta antidemokratikoa hiru legealditik gora aurkeztu ahal izatea. Diktadura hitza ere entzun ahal izan genuen, non eta presidente batek nahi adina aldiz aurkezteko eskubidea duen herrialdean. Baina noski, hemen demokratak gara eta demokrazia lezioak eman behar dizkiogu munduari…

Agian Uriberen kasua ez dute hainbeste kritikatuko duela gutxi estatubatuarren lagun min egin baita kolonbiarra. Agian Uribek ez baitu Chávez eta Moralesek bezala agintean betikotu nahiko, demokratikoki hauteskundeetara aurkeztu baizik. Nork daki.

Zelayaren bidea bestelakoa izan da. Herri kontsulta deitu zuen Hondurasko presidenteak uztailerako konstituzioa aldatu ahal izateko. Herritarrek erantzun beharreko galderak honakoa zioen: “Ados al zaude Konstitizio politiko berri bat onartzeko Batzorde Konstituziogile Nazional bat eratu edo ez erabakitzeko 2009ko hauteskunde orokorretan beste hautestontzi bat ezartzearekin?”. Galdera hark kargutik bota zuen Zelaya. Konstituzioaren aurka egitea egotzita Micheletti eta bere lagunek estatu kolpea eman baitzuten.

Uriberen bideak errazagoa dirudi hasiera batean. Ikusi beharko dugu nola erantzuten duten batzuek eta besteek.

Alvaro Uribe, Erreferenduma, Evo Morales, Hugo Chavez, Kolonbia

Kazetaria

Zer duzu buruan “Uribek berrautatua izateko bidea ireki du”-ri buruz

  • El Pais egunkariaren erreakzioa jarraitu beharrekoa izango da, bereu baita Estatu Espainolean Zelaya, Morales eta Chavez diktadoretzat jo eta beren burua betikotu nahi zutela geheinetan errepikatu duena (idatzizkoetan behintzat). Zelayaren aurkako estatu kolpea zilegitzat jo eta Hondurasko egoeraren irakurketa partzial eta interesatua egiten duena, ala nola Chavez aurkako 2.005eko estatu kolpea erabat zilegitzat jo zuena ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude