UNASUR: liskarren arteko goi-bilera

Hego Amerikaren batasuna, by Brooke Anderson, Flickr
Hego Amerikaren batasuna, by Brooke Anderson, Flickr

Ez dira garai lasaiak Hego Amerikarentzat. Hondurasko estatu kolpea, Boliviako krisi politikoa eta Kolonbiak AEBrekin eginiko hitzarmenak giro ezegonkorra sortu dute eskualdean. Egoera horretan ospatuko da III. Hegoamerikako Nazioen Batasuneko goi-bilera Quiton (Ekuadorren).

Michelle Bachelet Txileko presidenteak eman dio hasiera bilerari, bera izan baita urte betez Unasur-eko aldi bateko presidentea. Orain Rafael Correa Ekuadorreko lehendakariak hartuko du Bacheleten lekukoa. Hasiera hitzaldian Honduraseko estatu kolpea gaitzetsi du eta Manuel Zelayak atzera presidente kargua hartu behar duela adierazi du. Hain zuzen ere, azken hau ari da goi-bileran parte hartzen, eta ez hari lekua kendu zion Micheletti. Boliviako krisi politikoa ere izan du hizpide Bacheletek.

Baina Kolonbiaren ausentziak markatutako goi-bilera izango da Quitokoa. Kolonbiako lurretan hiru base militar ezartzeko aukera emango dio Bogotak Washingtoni. Horrek inguruko herrialdeekin krisi diplomatikoa eragin du, ez baitaude ados. Eztabaidaren erdian Unasurren parte hartuko ez zuela jakin arazi zuen Kolonbiak.

Erantzunik bortitzena, noski, Chavezen ahotik heldu da. Presidenteak EEBBtako armadak Venezuela inbaditzeko asmoa duela uste du eta hori horrela gatazkarako ateak ireki izana egotzi dio Bogotako gobernuari. “Gerra hotsak” iragarri ditu Hegoamerikako Nazioen Batasunaren goi-bileran. Venezuela jomugan dutela uste du Chavezek eta “prestatzen ari dela” ohartarazi dei “yankiei” eta Kolonbiako gobernuari. Espero dezagun haizeak norabidez aldatzea eta Hego Amerikara giro bareagoa heltzea.

Correak, Kolonbiako aferan sartu nahi ez dutela iragarri du eta beste goi bilera bat proposatu du, non Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteak parte hartuko lukeen. Baina argi dago asmoak huts egin duela.

Correak Unasurreko presidente kargua hartu berritan Hego Ameriketako herrialdeen batasunera deitu du, eskualdeak aurrera egingo badu. “Amerika gure aberri handiaren eraikuntzarantz, bigarren eta behin betiko independentziarantz eginiko martxa ezingo du ez ezerk eta ezta inork geldiarazi”. Ildo horretan erabateko askatasuna eskatu du eta hauteskundeak kontrolatzeko Europak kanpoko begiraleeak bidaltzea gaitzetsi du. Baina Hondurasi begiratu dio batik bat, Ekuadorreko presidenteak. Unasur osatzen duten herrialde guztiei ahots batez Zelayaren itzulera eskatzeko esan die.

Gerra hotsek markatutako goi-bilera izango da beraz egunotakoa. Ikusi beharko Unasur osatzen dute herrialdeak eskualdea aztoratzen duten gatazkei erantzun bateratua emateko gai izango diren ala ez.

AEB, Hego Amerika, Hugo Chavez, Kolonbia, Michelle Bachelet, Rafael Correa, Unasur

Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude