Urde gripearen jatorriaz

Birusaren partikula eta bere osagaiak
Birusaren partikula eta bere osagaiak

Oso zaharra eta estua da animaliekin dugun harremana. Ekialde hurbilean hasi zen orain dela hamarka mila urte. Tarte horretan, bai jatorrizko animaliak eta baita geu ere, aldatu egin gara harreman honen poderioz. Elkarren beharrean gaude orain.

Harreman estu honek gaisotasunetara ere eramango gaitu sarri. Guk ezagutzen dugun ohiko gripea, oiloen hegaletatik ekarria da, ikerketa genetikoek erakusten dutenez. Gaur egun, bi gripe motak (gurea eta oiloena) desberdinduak daude, baina garai batean oiloetako forma berri bat sortu, eta gurekin konpatiblea bihurtu zen. Jauzi baten bidez, guregana zabaldu zen.

Halakoak jauziak gertatzen direnean, birus aldatuak (mutanteak) erantzun desberdinak eragiten ditu jasotzailearengan: batzutan, ondorio oso bortitzak eragiten ditu, eta izaki hartzailearengan heriotz bortitza ekartzen du. Hau birus jausitzailearentzat kaltegarria da, hartzailea hiltzen delako ugaldu baino lehen. Kasu hauetan, biktima gutxi hil ondoren, izurritea moztuta gelditzen da. Beste kasuetan, ordea, gaisotasun arin baten forma hartzen du, eta hartzaileak hil gabe, izaki batetik bestera pasatzen da. Hori da formula egonkorra, eta arrakastatsuena, beraz.

Txerriaren birusa
Txerriaren birusa

Azken egunetan gertatutakoa, antzeko jausi bat da, oraingoan txerriaren gripe forma baten eskutik. Mutante berriak eragin oso bortitzak ekartzen ditu  gizakiengan, eta egun gutxi pasa ondoren, hil egiten dira. Orain dela lau urte, antzeko epidemia bat gertatu zen txori gripe batekin Asian.

Dirudienez, txerri gripe berri hau nahiko erraz ugaltzen da. Bainan neurri egokiak hartzen badira, ugalketa moztu, eta birus jausitzailearen ugalketa moztuko da.

Halako gertaeren arriskua etengabea da. Urtero gripe mota berri bat izaten den modu berdinean, abereetatik halako jauziak ere gerta litezke.

1918 eta 1919 urteetan, 600.000 pertsona hil ziren gripe mota berri baten ondorioz, eta hainbat txerri ere bai. Orduan pentsatu zen txerrietatik gertatutako jauzi baten ondorioz gertatu zela izurria. Orain dela gutxi, ikertzaileek erakutsi dute, jauzia alderantzizko norabidekoa zela.

gripea, txerria

Caracasen jaioa 1956. urtean, Euskalherrira 12 urtekin etorri, eta 17 urtekin berriz Ingalaterrara joan nintzen ikasketak egitera Biologian. Biokimikaria naiz, eta EHUko Donostiako Kimika Fakultatean irakatsi eta ikertzen dut. Onddoen biokimika da nire espezialitatea, bainan zientziaren komunikazioan ere aritua naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude