Txapela, frantziarren ikur?

Ez da ohikoa Ekonomia Ministro bat txantxari emandako saio batean ikustea. Jon Stewart-ek gidatzen duen Daily Show saioan gertatu da, Comedy Central telekateko saiorik ospetsuenetako batean.

Suelto ibili da Lagarde anderea, umoreari umorez erantzunez, ingelera bikain batean. Ez da ahantzi behar, oraingo lana baino lehen beste bat ukan zuela ministroak: AEBetako Baker & McKenzie abokatu kabineteko presidente.

— “Nola itzuliko zenuke crappy frantsesez?

Pourri (ustela).

— Eta, catastrophicc economic downturn?

Récession économique catastrophique.

— Ze ederra! Gure rezesioa frantsesez balitz, ez nintzateke oso beldurtua egongo, hain soinu polita du frantsesez!”

Huntaz eta hartaz mintzatu ostean, gauza seriogoak ere esan ditu Lagrarde andereak krisiaren ingurukoak: “Behea jo dugu jada, eta badira egoera egonkortu egin dela erakusten duten seinale txikiak. Zaila dago esaten noiz aterako garen hemendik, baina beherago ez gara joango”.

Agur esateko tenorea iritsitakoan, txapela oparitu dio aurkezleari, baita berak jantzi ere.  Béret hori ei da frantziartasunaren ikurra. Zer ez ote dute esango Gipuzkoako Tolosan!

(Ingelesez dagoen bideoaren azken uneetan gertatzen da hori.)

The Daily Show With Jon Stewart M – Th 11p / 10c
Christine Lagarde
thedailyshow.com
Daily Show
Full Episodes
Economic Crisis First 100 Days

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Txapela, frantziarren ikur?”-ri buruz