Tiraniaren kontrako sare soziala

Giza-eskubideak maiz urratzen dira oraindik munduko bazter askotan. Hedabideek erakusten dizkiguten kasu zehatzetan baino askoz ere gehiagotan. Sarraski horien arduradunek mendebaldekoon ezjakintasuna, ezaxola eta isiltasuna dituzte alde.

Horri aurre egiten saiatzeko, komunikazio egitasmo zinez interesgarria jarri berri du martxan Portugalgo Aministia Internacional irabazi asmorik gabeko elkarteak, Leo Burnett publizitate agentziak lagunduta: Tyrannybook.

http://www.youtube.com/watch?v=BWPGI4k0_uU

Sare sozial bat da Tyrannybook, eta giza-eskubideen alde mundu mailako komunitate bat osatzea du helburu. (Giza-eskubideen alde egiteko ere balio baitezakete sare sozialek…).

Hasteko, hamar tiranoren profil bana jarri dituzte bertan (Robert Mugabe, Omar Al-Bashir, Kim Jong Il, Than Shwe, Hu Jintau…). Eta haiek egindako  izugarrikerien berri emango omen dute aurrerantzean, gertatu ahala.

Edonork har dezake parte: tiranoen inguruan edo kasu konkretuen inguruan iritzia emateko, kasu ezezagunak edo berriak salatzeko, mundu osoko jendearekin iritziak trukatzeko, beste tirano batzuen berri emateko, irtenbideak proposatzeko…

Zenbat eta jende gehiago izan, orduan eta nabarmenago geratuko dira giza-eskubideen kontrako sarraskiak. Orduan eta inpunitate gune gutxiago izango dute halakoen arduradunek. Jende asko batuta, eragina beti izaten baita handiagoa.

Tyrannybook

Irudia | Tyrannybook | Tyrannybook | Creative Commons By SA

Publizitatea, marketina, komunikazioa, kultura.

3 pentsamendu “Tiraniaren kontrako sare soziala”-ri buruz

  • ekimena primeran, baina zergatik du facebook-en itxura berbera? agian formatua kopiatzearren? edo facebook-en azpiproduktu bat izan leike?

  • Eta tirano handi horien artean Obamaren fitxa egongo da? Shell petroleo konpainiaren zuzendarien fitxarik? Uriberen fitxa? Zer da tirano bat?….

  • Eta tiranoen artean zergatik sartzen dituzte urruneko pertsonaia eszentrikoak soilik? Portugaldarrek egina bada, badute gertuago, Gasteiz inguruan betaurrekodun tirano bat. Sekula aukeratu ez duen gizarte bat gobernatzen du, gauez aurkari politikoen etxeetara polizia bidaltzen du, ez du onartzen komunikabide publikoetan disidentziari ahotsa ematerik,…