Tabua

Tabua –

Tabua deitzen da Gorane Ayestak Klitto agerkarian argitaratu duen poema; baina zer da, ba, ariketa osasuntsu eta gozagarria!

Tabua

Plazera eta bere mugak

Plazera eta emakumearen plazera

Plazer mugatua, emakumearen gozamenerako plazera

Plazer single-a,

eskua instrumentu, klitoria paradera

Plazer debekatua,ttabua.

.

Masturbazio femeninoa

ixildua, kondenatua

kultura batzuetan erauzia eta mutilatua,

bestetan komertzializatua, produktu bilakatua.

Masturbazioa eta plazera

femeninoaren hiltzaile zuzena.

.

Gozamena, plazera, ukimena

zure gorputzarekiko konexio zuzena.

Masturbazioa, jolasa,

Hasperenez josiriko arnasa, anabasa

Plazeraren sareetan galdua, nahastua,

Bihotzaren erritmo azeleratua

Denbora eta espazio dimentsioen nahasmendua

Nahia eta desioaren atmosferara transportatua.

.

Beroa, umela

Eszitazioaren jomuga gorena

Gozamena, orgasmoaren dastamena

Oihuz bustiriko zoramena, eromena,

Arnasestuka deskribaturiko plazera.

.

Plazer ixildua, kondenatua

Masturbazio femeninoa,

Gizartearen eskutan birrindua, txikitua

Plazer debekatua, mugatua,ttabua.

Tabua – Gorane Ayestak Klitto agerkarian argitaratu duen poema  Gorane Ayestak Klitto agerkarian argitaratu duen poema

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.