Stedile: “Kapitalismoa ez da irtenbidea eta hori badakigu”

Lurrik Gabeko nekazarien Mugimenduak (MST) 300.000 familia baino gehiagoren lurra beharrak erantzun ditu 70. hamarkadan sortu zenetik. Aurten, Lurrik Gabekoen Mugimenduak 25 urte bete ditu. 25 urtez borrokatu dute latifundisten kontra eta herrialdea okupatzen duten erraldoi transnazionalei eutsi diete.

Mugimenduak errepresioarekin bizi behar izan du; borrokatu du eta nekazari kide gehienen bizimodua nabarmenki hobetu du; eta, gizakiari bere duintasuna itzuli dio. Orain, gizaki hori bizitzeko eta bere herrialdearen garapen politikoaren parte izateko irrikan dago. Hiru horiek dira Ademar Bongoren arabera, MST-ko Koordinatzaile Nazionala, mugimenduaren konkista garrantzitsuenak. MST-ak mundu mailako kapitalismotik at antolaketa bideragarri bat posible dela erakusten du. Aukera hori zabaldu ahal izateko Lurrik Gabekoen Mugimenduak nekazaritzaren erreforma beharrezkoa ikusten du.

Nekazaritzaren garapen kapitalistak lurren jabetzaren pilaketa ekarri du eta, ondorioz, lurrik gabeko nekazarien gorakada.

Lantzeko lurren beharrak eta Lurraren Komisio Pastoralaren babesak lurrik gabeko nekazari brasildarrak batzera bultzatu zituen. Batasun horrek zonaldean bizitza posiblea egingo lukeen lurren eskaerak ekarri zituen, beti ere ekologikoki eta sozialki sostengarriak diren lantze-teknikak erabiltzeko helburuarekin. Horretarako hainbat ekintza masibo eta baketsuak antolatzen dituzte: manifestazioak, hirietan kanpaldiak, gose-grebak, kanpaldiak desjabetzeko haziendetan edo lurren okupazioa.
NAZIOARTEKO BATASUNA ETA TALDE IZAERA

Kapitalismo industriala luzatu zen bitartean, gizarteak oso lokalak ziren, arazoak guztiz korporizatuak zeuden eta nekazariaren etsaia ondoko merkataria zen, salneurria erabiltzen zuena bera esplotatzeko. Egun, kapitalismo internazionalduaren garai honetan, kapital finantzarioaren agindupean, enpresa gutxi batzuek (NestlĂ©, Danone, Monsanto…) batzen dute produkzio guztia eta merkatu-arauak ezartzen dituzte.

Enpresa horiek dira nekazariak zapaltzen dituztenak, baina, esplotazio mekanismo horiek klase kontzientzia indartsu bat sortzen ari dira. Mundu osoko nekaraziak konturatzen ari dira eguneroko bizitzan bizi dituzten arazoak berdinak direla Gernikan, Brasilen edo Hegoafrikan, esplotatzailea eta esplotaziorako bideak berdinak baitira. Kontzientzia hori garatzeko helburuarekin, eta, nazioarte mailan ekintzak koordinatzeko helburuarekin, Via Campesina elkartea 1993.urtetik darama elikagaien subiranotasunaren alde borrokan. Egun, 69 herrialdeetako 168 elkarte dira Via Campesinako kide.

Elikagaien subiranotasunak produkzioaren eta kontsumoaren antolaketa zehatz bat bilatzen du, zeinen arabera, barne merkatuaren eskariak eta beharrek izango duten lehentasuna. Beti mantenduko dituzte, beraien oinarrien eta izaeraren artean, garapen jasangarria eta elikagaien segurtasuna.

25.URTEURRENAREN OSPAKIZUNA

MST-a Annoni Haziendako lurren okupazioaren ondorioz sortu zen. 25.urteurrenaren ospakizunerako lur horiek aukeratu dituzte ondorioak ateratzeko, erronka berriak zehazteko eta egindako lana txalotzeko.

Ospakizun horren helburuetako bat militantziari, gizarteari eta mundu osoari nekazaritzaren erreforma zuzena dela eta, horren erakusle nagusia beraien esperientzia da.

KAPITALISMO USTELA

Argi geratu da, kapitalismoak, dio MSTko Koordinatzaile Nazionalak Joao Pedro Stedilek, ezin dituela gizadiaren arazoak ebatzi. Ikerketa aunitzek erakusten dute baieztapen hori zuzena dela: munduan elikagai nahikoa ekoizten da gizadi osoa elikatzeko.

Datu horiek FAO (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) bezalako erakundeek berresten dituzte, baina, hala eta guztiz ere, gizateriaren gosearekin akabatzeko gehien aurkezten den irtenbidea produkzio maila handitzen duten teknologia berriak dira.

Multinazionalek, bere aldetik, kontsumitzaileei zuzenduriko salneurriak garesti mantentzen dituzte etekin erraldoiak lortu ahal izateko. Argi dago, jarraitzen du Stedilek, beste gizarte bat behar eta nahi dugula, ez du inporta jartzen zaion izena, XXI.mendeko sozialismoa edo eko-sozialismoa. Garrantzitsuena eredua aldatzea da, kapitalismoa ez da irtenbidea eta hori badakigu; eta, aurrera jarraitzean, ibilian-ibilian, gizarte bakoitzak bere eredua sortuko du.

Zer duzu buruan “Stedile: “Kapitalismoa ez da irtenbidea eta hori badakigu””-ri buruz

  • ElkartasunBideak 2009-09-01 09:35

    MST 25 dokumentala gaur irailak 1 ETB3n eta asteburuan ETB1en eta ETB2n.