Sozialismoaren mamua AEBtan dabil

Sozialismoaren mamua AEBtan dabil

Karl Marxek bi lan nagusi idatzi zituen: “Kapitala” eta “Alderdi Komunistaren Manifestua”. Bigarren horren lerroen hasieran, oso esaera ezaguna dago: “mamu bat Europa zeharkatzen ari da”. Mamu horren izena “Komunismoa” edo “Sozialismoa” da.

Sozialismoaren mamua AEBtatik dabilOrain, badirudi mamuak txarter bidaia hartu eta, ziztu bizian, Atlankiko ozeanoaren beste ertzera heldu dela. Agian Sovietar Batasunaren “desager-pena” izan da erabaki horren jatorria; beste pentsalari batzuek, ordea, argudiatuko dute mamarro horrek sekula ere ez duela benetako Komunismoa ikusi. Dena dela, garraio berriak aprobetxatuz mugitzeko erabakia hartu du, eta komunikabideek ohartarazi dutenez bronkarako gogoarekin joan da.

Hain zuzen ere, azken bolada honetan Alderdi Demokrataren bulegoetan dabil hautsak astintzen. Horretaz gain, batzuen hitzetan, mamu argi hau Sandersen gorputzean sartu da, eta era horretan, Demokratek inoiz izan duten hautagai erradikal bihurtu da. Gauzak horrela, eta Klinton andereñoa albo batera utzita, Etxe Zuriaren hurrengo presidentea, derrigorrez, mamu bat izango da; hots: Bernie Sanders ala Donald Trump.

Sozialismoaren mamua AEBtan dabil

Filosofian lizentziatua.

2 pentsamendu “Sozialismoaren mamua AEBtan dabil”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2016-05-12 23:15

    Sanders sozialdemokrata da, ez da marxista.

    Clinton andrea da, ez Klinton andereñoa. Gaur egun adinez nagusia den emakume bati “andereño” esatea iraingarria da.

    Manifestu Komunistaren lehen esaldia kakotxen artean paratu nahi izanez gero, hobe da esaldia euskarazko bertsio kanoniko, argitaratutik hartzea (“Mamu bat dabil Europan barrena”), norberak erdaratik euskaratu beharrean.

    Azkenik, Karl Marxen bi lan nagusiak “Kapitala” eta “Alderdi Komunistaren Manifestua” direla esatea gehiegixko esatea da, igual. Kapitala haren lan nagusietakoa da, inportanteena ez bada, lan mardula baita, baina manifestua, hori ba, manifestu bat da, jendaurrean irakurtzeko zera bat. Portzierto, ez da berea bakarrik: egiletza Frederich Engels lagunarekin konpartitzen du.

  • Javier Meruelo 2016-05-15 23:37

    Roma locuta, causa finita