Sendero Luminoso, alderdi politiko bilakatuta

Nzgx

Alderdiaren aurkezpenean, helburu nagusia, Peruko preso politikoen amnistia orokorra bultzatzea izango dela adierazi dute. Baita herriaren oinarrizko eskubideak bilduko dituen konstituzio berria eta lehengo askatasunera itzultzea. Firma bilketan hasi dira jada, euren egoera legeztatu eta datozen hauteskundeetan parte hartu ahal izateko.

Nahi izatea ordea ez da ahal izatea.

Halaxe ohartarazi dute, behinik behin, berripaperetan. Eta Alan Garcia Peruko presidenteak prozesu hau blokeatu dezakeela gogorarazi dute.

Kasik 70.000 hildako eragin dituen gatazka izan da Estatuaren eta Sendero Luminosoren artekoa. 80ko hamarkada izan zen bortitzena, 1992an, Abimael Guzman, taldeko liderra atxilotu zutenetik erasoek nabarmen egin baitzuten behera.

1980an hamabi urte eta gero hauteskundeak ospatu ziren Perun. Sendero Luminosok, orduko hartan, bide politikoa baztertu eta bide armatuaren hautua egin zuen. Hauteskunde horietan, hainbat eta hainbat herritan hautestontziak erre zituzten. Orain gizarteko hainbat sektorek, lehen erre zituzten hautestontziak bete nahi izana leporatzen diete.

Alderdi politiko bilakatzeko asmoa errezeloz begiratu dute askok. Urteetan zehar hauteskundeetara aurkeztutako alderdien aurka gogor jazartu baitira Sendero Luminosokoak, eskuin, zein ezkerrekoak izan.

Irudia | Sendero Luminosoren aldeko bilkura | Altemark | Creative Commons By SA
Peru, Sendero Luminoso

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude