«Segurtasun Kontseiluak Mendebaldeko Saharan premiaz esku behar izatearen zergatia»

Mzc3Mg==

H.A.-ren iritziz, autodeterminazio eskubidea aitortzea da irtenbidea. «Frantziak berak, zeinak Rabat baldintzarik gabe babesten duen, printzipio hori partzialki onartzen du eta gaur egun ez da ausartzen ekintza burutuetan eta herri mugimendu saharar independentistaren etengabeko zapalkuntzan oinarritutako politika kolonial nabarmena ontzat hartzera». Zapateroren gobernuari gauza bera gertatzen zaiola uste du: «Maroko babestu du, baita herritar zibil sahararren aurkako jokabide bortitzena ere, baina orain Espainiako gizarte zibilak gorroto duen eta klase politiko osoak (Marokoren aldeko sozialistak barne hartuta) kritikatzen duen monarkiarengandik urruntzea beste aukerarik ez dauka».

H.A.-k nabarmendu du hau ez dela Maroko sahararren aurka oldartu den lehenengo aldia, baina aste honetako erasoa nazioarteko giza eskubideen aldeko erakundeen kritika gehien jasotzen ari den garaian egin duela. Erakunde horiek salatu dute nazioarteak giza eskubideen urraketak ez zigortzeaz gain, Europar Batasunak Marokori pribilejioak onartu dizkiola.

«Testuinguruak erakusten du Mohamed VI.a erregeak, nazioarteko komunitatearen erreakzio ezak lagunduta, ez duela indarkeriaren bidez sortutako ‘statu quo’ egoera batere aldatu nahi». Zutabegilearen ustez, indarkeria gaitzestea ez da nahikoa indar kolonialak geldiarazteko. NBEko ordezkari berezi Christopher Rossek ‘statu quo’-a eutsiezina zela esan zuen joan den hilean. Beraz, nazioarteak autodeterminazio erreferenduma eginarazi behar du eta hiru aukera eman: Mendebaldeko Sahara Marokoren parte izatea, autonomia edo independentzia.

Batzuek Rabati zigor politiko eta ekonomikoak ezartzea ere exijitu dute, esaterako: egunotan Aaiungo aireportutik kanporatu dituzten Meyer eta Lecoq eurodiputatuek eta goi-mailako jurista talde batek. Jurista horien iritziz, sahararrek beren burua defendatzeko eta nazioarteko komunitatearen babesa eskatzeko eskubidea daukate. Mugimendu sahararrak, berriz, borroka armatuari berriz heltzeko aukera irekita utziz, nazioarteko zuzenbideko xedapen bat erreklamatu du. Azkenik, Marokoko erregeak Aljeria «zuzenean mehatxatu» du, Martxa Berdearen 35. urteurrenaren harira egindako hitzaldian, gobernuak herritarren eta herrien autodeterminazio eskubidea aitortu duelako.

Zutabegileak nazioarteari irmo jokatzeko eskatu dio: «Ikuspegi legal horretatik, Segurtasun Kontseiluak ezin du, orain arte bezala, Saharako gatazkan nahastuta dauden alderdiei, Fronte Polisarioari eta Marokori, irtenbide bat inposatzeari uko egin».

http://www.letempsdz.com//content/view/47877/170/

Irudia | Sharako liskarrak | zz | Creative Commons By SA

ZUZEUrentzat Nazioarteko albiste aipagarriak ...