Sareko korapiloak (TamilNet eta pozoia)

090518_tamil_
cc-by. Andrew Currie. Flickr.

Gerra eremu guztietan jokatzen da, jokatu izan da gizakia gizaki denetik. Hau da, gerra egiten duenetik.  Tamilen amore ematea eta Sri Lankako Armadaren garaipenaz irakurri nahi izan dut, eta TamilNetera jo dut, Tamil Tigreen (LTTE) web gunera. Larri ibili naiz sartzeko. Gehienetan kale egin du konexioak, eta une batean ia editatu gabeko albistea irakurri ahal izan dut, borroken amaieraren berri dakarrena. LTTEko bozeramaileek diote milaka direla hildakoak, zaurituak eta odolustea geratzeko armak isilaraztea erabaki dutela, derrota onartuz. Beraien zenbait buruzagiren heriotza ere publiko egiten dute, baina ez Prabahakaran lider nagusiarena. Deia egiten zuten zaurituak artatzera lehenbailehen sar daitezen sorospen erakundeak.

Albiste hori irakurri dut baina gainerakoa ez dut ikusi, joan egiten zelako konexioa. Litekeena da nire ordenagailua jabea bezala astelehen izugarriz ibiltzea, baina bentzutu berri duten erakunde baten gunea izanik, ez da harritzekoa ere gunea isilarazia gertatu izana, edo zailtasun benetakoak izatea une honetan gunearekin aurrera egiteko.

Ordea atentzioa deitu dit topatu dudala TamilNet.tv, irudiz eta izenez bestearen ia iguala. Anagrama ere kopiatua, erabat berdina izan gabe. Konfusiorako izen eta irudiak, baina batere konfusoak ez direnak edukiak. LTTE Information and Enforcement Services (LIES, alegia, GEZURRAK) albiste-agentzia iturri aipatuta, albisteak denak dira tamilei asto deituz, eduki homofobiko izugarrikoak, latzak benetan. Azken albistea da jainkotzat (Sun God) tratatzen duten Liderra ez dela, zurrumurruek dioten bezala, hil eta bere irudia ageri da (hipopotamotzat jartzen dute), edaten. Komentarioen tonua eta edukia… Horren aurrekoa izugarria da:  bere seme Charles Anthony (Clown deitzen diote) eta beste zenbait kide –benetan hil direnak–, uzkian sartutako kontsoladoreek izandako akatsengatik hil direla (Dildo Manfunction) dio albisteak, eta halaxe aurkitu dituztela tamilen lurraldea egun den kokotero plantazioan (kontsoladorearekin jolasean, gutxienez pozik hilko zirela diote). Eta tonu horretan dena.

Umore beltzaren zale naiz ni, baina honek neure “marra” etikoak ere dardaraka jarri ditu. Alta, ez nadin inozoa izan etika gora eta behera: hau gerra da. Eta sarean ere egiten da, eta sarea ehuten dute armiarmak ere oso pozoitsuak izan daitezke.

Kontrainformazioa, Sri Lanka, Tamil

Abokatua, editorea, euskal prentsako iritzilaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude