Preso batzuk eta beste preso batzuk

Gaurko Deian elkarrizketa egin diote aitaren aldetiko Paco Larrañagaren osabari. Bertan bere ilobaren egoeraren berri ematen du. Kazetariak, Jon Benitok lehengo artikuluan adierazitakoa aipatuz, Paco Larrañaga “vasco-filipino”tzat izendatzen du.

Larrañagak 13 urte egin ditu kartzelan, eta heriotz zigorraren zain dago, Filipinetako Cebú hirian, Jaqueline eta Manjoy Chion ahizpak bahitu eta hiltzeagatik jarri zioten kondena betez.

Harrigarria da ordea, hainbat komunikabidek preso hauen inozentziaren alde egiten duten lana. Behin eta berriz eskatzen da hedabide horietatik, zuzenka edo hura eskatzen dutenei ahotsa emanez, epaiketen berriskupena. Baina zertan oinarritzen dira hedabide horiek preso horien libre uztea edo hauen kausen berrikuspena eskatzeko? Sarritan hauen euskal jatorrian besterik ez.

Jatorri bereko beste preso batzuekin mantentzen dutenarekin alderatuta, lotsagarria eta hipokrita da euren jarrera.

Euskal preso batzuk, egiten dutena egiten dutela, errudun dira hedabide horientzat beti. Paco Larrañaga edo Pablo Ibar aldiz inozenteak dira, edo horretarako zalantza eman behar zaie, epaileek, legea aplikatuz, zigortu arren. Hemengo egunkarietan hango epaiketen irregulartasunak puzten dira, hemengo epaiketen irregulartasunak isiltzen diren bitartean. Preso batzuentzat, Paco Larrañagaren osabak Deiako elkarrizketan bezala, Euskal Herriratzea eskatzen da (“La ley dice que los presos vascos tienen que cumplir condena en Euskadi. Nosotros lo único que queremos es que cumpla la condena que le impongan lo más cerca de nosotros, si es posible en la cárcel de Martutene”), beste batzuentzat eskubide hori eskatzen denean mezua isilarazten duten bitartean.

Larrañagatarren kausa (eta dramari) halako babesa ematen ari direnak, ez dira ezeren apologia egiten ari? Komunikabideentzat preso batzuk eta beste batzuk daude, eta horren aurrean erakusten duten jarrera oso garbia da.

Zer duzu buruan “Preso batzuk eta beste preso batzuk”-ri buruz