Poveda kasuak hainbat hamarkadetan salatutako biolentzia agerian jartzen du

0-12

 

Poveda kasuak hainbat hamarkadetan salatutako biolentzia agerian jartzen du

El Salvadorren han-hemenka txanpon gutxi batzuen truk eros daitezkeen 400.000 arma horietako batek akabatu zuen Christian Povedaren bizitzarekin. Hainbat hamarkada eman ditu argazkilari eta zinegile frantziar-espainiarrak bere lanarekin biolentzia endemiko eta gorroto maskurtuen istorioa salatzen. Gizartearen erraietan harrapatutako sentimenduak, zuzitutako ideologiarik gabeko gizarte bat, salvadortarra, pobreen arteko gerra bezala izendatua.


La vida loca (2008)dokumentaleko egilea, Poveda hamazortzi hilabetetan luzatu zen filmaketaren zaporea oraindik ahoan zuela hil da. Azalean, muturreko biolentzia batenganako zaletasunak baino ez bultzatuak, El Salvadorreko eta Ertamerikako beste herrialdeetako kaleak kontrolatzen dituzten pandilla aurkarietako (Salvatrucha mara eta 18 mara edo pandilla)130 gazte jarri zituen bere kamera aurrean.

Christian Poveda eta El Salvador arteko istorioa 1979.urtean hasten da, gobernuak burututako hilketak erakarria. Sarritan paramilitarren esku uzten ziren legez aparteko exekuzioak, agian halaber munduari ezkutatzeko gerra zibila hastear zegoela, 1980 eta 1992 urteen bitartean izan zen berdina eta 75.000 hildakorekin amaituko zena: miseriaz eta desesperazioz odolustutako Amerika bati gehitzekoak.

La vida loca dokumentaleko testigantzak ulertzea ezinezkoa da hamarkadetan zehar herrialdeak jasandako biolentzia endemikoa aztertu gabe. Zein izan daiteke Judith bezalako gazte baten motibazioa, 22 urterekin, hiltzeak sorrarazten dion plazeretik atsegina hartzeko?, baina, nola eutsi ahal zaie jasanezin, ikaragarri, krudeltasun bakaneko eta mugarik eta arrazoirik gabeko biolentziadun testigantza horiei?

Fenomenoa argitzean eta ulertzean aritu da gogor lanean 1955.urtean Aljeria frantsesean jaiotako gerra zibileko erbesteratu frantsesen semea zen zinegilea. Berriki, Mauricio Funes presidente salvadortar berria aholkatu izan du MS (mara Salvatrucha) eta M18 (mara 18) pandillen arazoaren inguruan. Funesek bere samina erakutsi du norbaitek zintzotasuna jasa daitekeen krudeltasunaren mugan jartzen zuen fotokazetariaren aurpegia birrindua eta ordu gutxitara.

Kaleko umeak

Hilketak, gerrak, adiskidetze erreal eta eraginkor baten falta, AEBetara emigrazioa eta jatorrizko herrialdera behartutako itzulera, gurasoen bizioak seme-alabak hezitzeko balio bezala erabiltzen dituen kultura matxista…asko dira Povedak seinalatutako arrazoiak azken urteetan mila biztanleko hamar krimen izateko, 92 krimenetara handitzen den kopurua 15 eta 24 arteko adin tartea aztertzean, ia ehuneko hamar pentsaezin bat.

Osasunaren Mundu Erakundeak gizarte salvadortarrak krimen-kopuru “epidemikoko” egoera bat jasaten ari dela baieztatu du. Egoera beldurgarria bada, errealitatea zeharo jasanezina bada, arrazoiak nonbait aurkitu behar dira. Hori izan da Povedaren lana, zeini eta, agian, bere hilketa eta azken minututan bere hiltzailearekin elkartrukatutako hitzak, agian, mara 18ko kidearekin, bere bizitzako azken urteak eskaini zizkion. Edo Salvatruchakoa, garrantzia txikikoa. Ikerketa polizialak -presidente salvadortarrak berak agindua- aurrera jarraitzen du.

Hain zuzen ere, gerrak umezurtza eta emigrazioa dakar, hau da, haurrak kalean bakarrik haziko dira, etsaitzat hautematen dituen eta berdin erantzutera bultzatuko dituen gizarte baten erdian. Eta, egoera horretan murgilduta, gizarte-animalia den gizaki hori bestelako gizarte ereduetan antolatuko da, gazte pandillak edo marak kasu honetan. Gizabanakoak taldeko arau, kode eta, nola ez, bere gorrotoak ere berenganatuko ditu, ulertezinak badira ere; denbora-galera badira ere; kartzelara, lur azpira edo bietara bideratutako tren baten sartuta dauden 13.000 maretako kide salvadortarretako batek ere ez sentitzen duen gorrotoa eta bilatzen dituen heriotzen arrazoiak azaltzeko kapaz ez bada ere.

Goitik behera tatuatuak, harro erakusten dute zein familia ezinezko horietako parte diren. Beraien biktimen izenak zinismoz azalean negar-tanten gainean tinta ezabaezinaz idazten dituzte. Tatuajeek salatzen dituzte, baina, harro sentitzen dira, identifikatzen dituen seinalea da, munduaren aurrean identifikatzen dituena eta beraien immolazioaren erakuslea.

AEBn jaioak, Los Angeleseko ekialdean, marak Ertamerikan kokatu ziren gazte hispanoen deportazioen ondorioz. Gazte horiek El Salvadorreko pobreziatik eta biolentziatik iheska Ameriketako Estatu Batuetara emigratutakoen seme-alabak ziren. Azken urteetan, Iparramerikak 100.000 pandilla-kide kanporatu ditu, Ertamerikako egoera larriagotuz, miseria, umezurtza eta balore tradizionalen galera areagotuz. Behin gerrillariak hazienden jabe aberatsen kontra borrokatzera bultzatu zituen baloreak desagertu dira, horien gobernua AEBn txotxongilo bilakatzearekin batera.

Egun, marek zentzugabeko biolentziatik ateratzen den edozein ideologia arbuiatzen dute. Droga biziraupenerako bidea da, bai errealitatetik ihes egiteko eta bai kokaina, crack edo dena delakoarekin diru sarrerak lortzeko.

Konponbideak

Zentzurik ez duela ematen duen istorio batentzat konponbideak bilatzen ahalegindu zen, eta guztien aurrean kritikatu zituen FBIk diseinatutako eta El Salvadorren eta Erdialdeko Amerikako hainbat herrialdetan hedatutako politika zorrotzak eta emaitza gabekoak.

Hain gorrotagarriak eta aldi berean erakargarriak diren gazte horiekin hitz egitearen babeslea izan zen, eta artikulu batean “indarkeri endemiko horren aurrean parte hartzen duten lagunek osatutako korronte bat sortzea garrantzitsua” zela adierazi zuen. “Elkarrizketa eta eztabaida sustatzeko esparruak irekitzea ezinbestekoa da, iritzi publikoa mugi arazteko, gogoak aldatu daitezen. Komunikabideetako edukien, jeneroen eta formen pluraltasunak dena baino indartsuagoa den etsai bat menperatzen lagundu behar du, gizartearen etorkizuna bortxatzen duena, alegia: miseria soziala, hain zuzen”, idatzi zuen Povedak.

Poveda Euskal Telebistan

Uda honetan ETBko talde bat El Salvadorren izan zen, Joserra Plaza Produccionesen Elkartasunaren Bideak saioarentzat gazte taldeen problematika aztertzen. Fermin Aiok zuzenduta, Igor Olaeta kazetariaren eta Zigor Embeita kameralariaren erreportajea asteartean izango da ikusgai ETBn (gaueko 22:30etatik aurrera ETB-3n), Christian Povedaren ezin estimatuzko hitzekin.

Zer duzu buruan “Poveda kasuak hainbat hamarkadetan salatutako biolentzia agerian jartzen du”-ri buruz

  • ElkartasunBideak 2009-09-07 14:56

    txarto dago sarreratxoa, asteartean botako dute dokumentala, oso-oso gomendagarria zer maren fenomenoa eta Christian Poveda gehiago ezagutzeko.-