Piraten kooperatiba

ODYy

Kooperatiba baten antzera funtzionatzen omen dute piratek. Itsasoko bahiketak finantzatzen ditu piraten komunitateak eta horietatik lortutako irabaziak guztien artean banatzen dituzten ondoren.

Merkatu bat eratu dute eta merkatu horretan itsas konpainia ezberdinak parte hartzen dute. Hasieran 15 inguru omen ziren eta 70etik gora dira jada. Eta noski merkatua dagoen lekura hurbildu dira inbertsoreak ere. Eta polito aberasten ari omen dira.

Pirateria guztien artean egiten dute. Bakoitzak bere aportazioa egiten du: armak, dirua edo bestelako materialak.

Finantza zentrua Haradheere herrian dute.

Hara hurbiltzen dira, ez inbertsoreak soilik baita aukera baten bila dabiltzan gazteak ere. Guzti horientzat, arriskua, irabazien aldean ez omen da ezer. Piraten kooperatiban diruaren aukera topatu dute, edo aukera bat, behinik behin.

Irudia | Somaliako piratak | jonmallard | Creative Commons By SA