Piraten aferaren beste aurpegi bat

zuzeu.eus-logo7http://www.youtube.com/watch?v=0BDRKZiyzH0

Keniako arrantzaleek pozez hartu dute piraten presentzia. Alai daude, horiek azaldu zirenetik itsasontzi handiak euren kostaldetik desagertu baitira eta arrantza nabarmen hazi baita.

Legez kanpoko arrantzaren aurka baliabide gutxi zituen Keniak. Ezin aurre egin bertako kostaldera hurbiltzen ziren itsasontziei. Eta orain, piratak dira, Keniako arrantza sailak lortu ez duena egiten ari direnak; kanpoko itsasontziak Keniako arrantza gunetik urrun mantentzea, alegia.

(Lehenago ere birritan erakutsi dizuegu bideo hau, esteka bidez. Orain, ordea, youtuben jarri dute eta guk zintzilikatu)