‘Pijo borrokak’

"Botelloia", by Roberto Garcia, Flickr
"Botelloia", by Roberto Garcia, Flickr

“Pijo borrokak” deitzen diete hainbat komunikabidetan. Ahalmen ekonomiko altuko familietako gazteak dira. Pozuelo de Alarcónen sekulako iskanbila sortu zuten. Hainbat polizia zauritu zituzten, kalte material handiak eragin zituzten… Eta horren zigorra, etxera itzultzeko ordua ipintzea. “Botelloia” ere debekatu dute herrian. Euskal Herrian antzekorik gertatzen denean, guztiok dakigu non amaitzen duten gazteek… Ez gurasoen etxean, preziski, Audientzia Nazionalean, baizik.

Baina kondenatutako zazpi adingabeei eta euren gurasoei epaia neurrigabea iruditu zaie. Gurasoek poliziei salaketak ipiniko dizkietela jakinarazi dute. Euren seme-alaben aurkako erasoagatik. Eta gazteak ere hasi dira euren neurriak hartzen. Internet bidez isitiluak errepikatzeko deialdiak zabaltzen ari dira.

Larunbaterako deia zabaldu dute Majadahondako jaietarako. Pozuelon bezala, poliziei aurre egingo dietela ere badiote. Guardia Zibila deia zabaldu dutenen atzetik dabil. Tekonologia berriak erabiltzen ari dira gazteak eta poliziaren gaitasuna gainditzen ari direla ere esan daiteke.

Borrokarako prest badira. Baina aldarrikapen garbirik ez. “Botelloia” egin nahi dute eta horretarako espazioa eskatu dute. Baina inguruko gazte askok aldarrikapenak albo batera utzita istilu gogoa dute. Epaileek lagunei ezarritako zigorrak ere ez du hauek kikiltzeko balioko.

Ikusi beharko alkoholaren eta biolentziaren iraultza kurioso honek non amaitzen duen bere bidea.

Zer duzu buruan “‘Pijo borrokak’”-ri buruz

  • Izugarria benetan…
    Nik ere pentsatu nuen hemen horrelako zerbait gertatuko balitz zein izango litzateeken gazteei leporatuko lieketen zigorra eta zuk diozun bezala, audientzia nazionala izan zen burura etorri zitzaidan lehenengoa…

    Dena dela, hemen askotan gertatzen den bezala, gazte asko “mobida” ala istilu bila dabil, botelloia ala beste edozein txorakeri dela medio.

    Beno ba, eskubideen alde borrokatu ordez, matxina dadila gazteria alkoholzalea jajaja

    Izan untsa