Photoshoparen aurkako gurutzada

 

Photoshop bidez ukitutako argazkia, by Nafaz, Flickr
Photoshop bidez ukitutako argazkia, by Nafaz, Flickr

Nerabeak aldizkaria hartu eta azaleko emakumezkoa bezala izan nahi duela pentsatzen du. Baina isipilura begiratu eta ez daki nondik hasiko litzatekeen aldaketak egiten. Ilea guztiz aldatuko luke, modelo eta aktoreen gisara luze eta distiratsu izateko. Azaleko pikor eta orezta guztiak ezabatuko lituzke. Betile luzeagoak, sudur txikiagoa, ezpain lodiagoak, lepo luzeagoa, zango finagoak… amaiezinezko zerrenda egin du. Haserre begiratu dio bere buruari ispiluan, eta aldizkarietan agertzen direnen antz handiagoa zergatik ez duen galdetzen du. Ohean etzan, eta negar malko bi azaldu dira gaztearen masailetan.

Ez da erraza nerabe izatea. Are gutxiago emakumezkoa izaki. Eta zailagoa, gaur egun, emakumezkoen irudi perfektua nonahi agertzen delarik. Ezin esan nerabeen arazoen errudun bakarra modaren industria denik, baina eragina duenik ere ezin ukatu.

Frantziako gobernuak arazoan esku hartzea erabaki du. Photoshop-ekin ukitutako argazkietan egia azaltzera behartu nahi ditu aldizkariak. Komunikabideetan azaltzen den emakumezkoen irudi deformatuaren aurka egiteko proposamena dela azaldu dute. Irudi horiek exisitzen ez den errealitatea sinestarazi baitezakete, esan dutenez.

“Pertsona baten itxura fisikoa aldatzeko ukitutako argazkia”. Honako oharra jartzera behartuta leudeke komunidabideak legea aurrera aterako balitz.

Egiazkoak ez direla jakitea irtenbide ote den ez dakit. Tabako paketetan osasun arazoen inguruko oharrak jartzen hasi zirenean batzuk estali egiten zituzten kartoizko kaxekin. Hasieran ez zuen graziarik egiten “erretzeak heriotza eragin dezake” eta antzerako mezuak irakurtzeak. Baina egun nor gogoratzen da horretaz. Susmoa dut photoshoparen erabileraren inguruko oharrek antzerako efektua izango dutela; batere ez. Emakume perfektuen irudiek aldizkariak berdin berdin beteko baitituzte, oharrarekin edo oharrik gabe.

Zer duzu buruan “Photoshoparen aurkako gurutzada”-ri buruz

  • Bitxia iruditzen zait, argazki manipulazioak informazio orokorrari mila aldiz min gehiago egiten diola eta nerabeentzako operazio mahaitik pasatzeak arrisku gehiago dakarrela jakinik, nola batzueri emakume batzuen gorputz erretokatuak sortzea kezka gehien, baina tira; nere asmoa deabru batzuk zuritzea da, eta ez legetasmoarekin sartzea.
    Eli, barkatuko didazu, baina zure mezuarekin sartuko naiz (bertan topatu bai ditut deabrurik badela iradokitzen duten ideia batzuk).
    Ez dakit letra etzanez idatzitako testoa zurea den. Polita da, baina Photoshopik ez erabiltzeak ez luke neska horren egoera hobetuko, aldizkari horietan azaltzen diren emakume askoren gorputzak ez bai dira errealak. Hamaika aldiz pasa dira kirofanotik, hamarnaka krema eta konponente erabili dute beraien azalak lehunak eta perfektoak izateko eta gizarteak itxurari ematen dion garrantzia ikusita, lehengo neskak beraiek bezalakoa izaten jarraitzen du.
    Bi argazki daude testua ilustratzeko. Nik apostu egingo nuke bi argazkiak daudela “ukituak”. Bigarren argazkian argi dago kolore aldetik pixar bat bizitu duela argazkia, begiak pixka bat kontrastatu, eta azala lehundu edo uniformatu egin duela. Eta lehenengo argazkia? ba hemen ere argi dago kontrastea gutxitu diola argazki osoari (“ukitu” gabeko neska guziak ahal dira gatzik gabeak?), begi azpiko poltsak azaleratu dizkio (nahita) eta aurpegiko beste espresio zimurrak ere markatu egin dizkio, argazkirako erabilitako argi motak berez azalerazten bazizikion ere. Beraz biak daude “ukituak”.
    Argazki digital guziak daukate “ukitu” informatiko bat, guk kameratik ateratzen den bezala erakutsiko bagenu ere, kamerak bere edizioa egina dio, eta gainera guk edizio hori aukeratzeko modua badugu.
    Eta negatibotik positibatutako argazki guziak dute laboratorioko edizio bat (zehatza, intentzionatua eta aukeratua); noiz hasten da irudia deformatzen? Photoshop asmatu aurretik (eta ez da irudien ediziorako programa bakarra) milaka argazki izan dira manipulatuak, beste zerbait iradokitzeko: Lenin kendu zuten argazki askotatik, eskumuturreko erlojuak desagertarazi dira eta bertan ez zegoen jendeak, bertan egon dela erakutsi ahal izan du.
    Beraz ez diezaiogun Photoshop gaxoari (ez eta beste edizio programei ere) erru guziak bota. Erraminta bat besterik ez da, oso arriskutsua baina baita oso erabilgarria ere (zaintzen gaituen pistola berak hiltzen gaitu!)
    Bukatzeko, berriro esango dut, zure testua erabili dut, askotan entzundako deabru berak ikustea iruditu zaidalako.