Palestina artxipelago bat da

Le Monde Diplomatique
Le Monde Diplomatique

Le Monde Diplomatiquen aurkitu dugu mapa hau. 1967. urtetik hona Palestina nola izan den zatikatua ikus daiteke bertan.

Irudia hobeto ulertzeko, itsasoko ur balira bezala marraztu dituzte bazterrak. Zer ageri da bertan? Herrialde ezinezko bat, geografia birrindu bat. Izan al liteke herri normal horrela zatitua denean?

Irla txikiz osatutako puzzle. Kolonia, militarren kokaleku eta pasabide ugari artean itotako lur pusketatxoak baizik ez. Zertaz dihardugu, beraz, Palestinak estatu eta herri izateko eskubidea daukala diogunean?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.