Opera komikoa eskandalu politikoekin

Opera
Opera

Peter Maxwell Davies konpositorea oso “haserre” eta “minduta” dago Britainia Handiko parlamentarioen jokabidearekin. Izan ere, Daily Telegraph egunkariak egindako ikerketa batek ziurtatzen du, parlamentario askok beraien “gastu pertsonal desegokiak” ordaindu dituztela diru publikoaren kontura. Eta bere haserre eta min hori opera komiko bat idatziz erakutsi nahi du Maxwell Davies-ek.

Ez da ideia txarra. Gurean ere, azken aldian, opera edo antzerki saio bat gutxienez merezi duten hainbat gai mamitsu ere izan ditugu. Esate baterako, Europako hauteskundeetako botoen zenbaketa. Beste proposamenik?

eskandalu politikoa, opera komikoa

Kazetaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude