Ongi etorri errefuxiatuak!

Ongi etorri errefuxiatuak!

ongi etorri errefuxiatuak

Gizakiok, gure planetako lurra hainbat herrialdetan banatu genuenetik, bizi garen lurraldeak gure izena daramala uste izan dugu. Hau da, nolabait inorena ez zen lurra geureganatu eta gure jabetza pribatua balitz bezala erabili izan dugu. Honek arazo ugari sortu ditu beste herrialde batzuetako ihesi datozen pertsonei babesa ematerako orduan. Pertsona horiek, arrazoi ugari izan litzakete ihesari ekiteko: hondamendi naturalak, guda, arrazoi politikoak, aukera falta… Haien herria, eta batzuetan haien familia, beste bigarren aukera bat izateko utzi behar izan duten pertsona adoretsu hauek “errefuxiatu” moduan ditugu ezagun.

Gerta daiteke, zuri irakurle, errefuxiatu hitza entzutean, burura datorkizun lehen irudia hirugarren munduko azal iluneko gizon, ume edo emakume batena izatea, eta gaia zugandik urrun sentitzea. Ba, gezurra badirudi ere edozein herrialdetako  edonor heldu daiteke errefuxiatu bat izatera, beltza, asiarra zein zuria izan. ongi-etorri-errefuxiatuakAdibidez Espainiako guda zibilaren ondorioz, milaka biztanlek Hego Amerikara egin zuten ihes haien bizitza salbatu nahian, edo eta bigarren mundu gudan, non, beste hainbat pertsonek, haien herria utzi behar izan zuten beste herrialde batean babesa aurkitzeko itxaropenez.

ongi-etorri-errefuxiatuak3Gaur egun, bigarren mundu gudaren ostean, historian erregistratutako errefuxiatu alerta gorena ari gara bizitzen, momentu honetan 65,3 milioi pertsona baino gehiago bai daude bizimodu berri eta hobe baten bila mundu osoan zehar: Somalian, Calaisen, Ugandan… Guregandik hurbilen daukagun kasua, halaber, Siriako errefuxiatuena da. Siriako biztanleak ia egunero heltzen dira Greziako kostaldera mafien eskutik oso egoera txarretan, edo beste askotan pateren ezegonkortasunagatik ez dira lurrera ailegatzen. Hala ere, Europara ailegatzen direnenean haiek uste duten baino askoz bizimodu latzagoa dutela uste dut nik, krisia dela eta edo baita herrialde askoren xenofobiarengatik. Herrialde batzuek, adibidez, jihadismoa jarri dute arrazoi bezala, eta beste batzuetan lan faltaren kontua erabili dute.

Beraz errefuxiatu hauek dakarten europar amets hori, berehala joaten da pikutara benetan dagoen egoera ikusi eta gero. Gainera, esan beharra dago, azken hilabete hauetan errefuxiatuak, esplotatuak eta oso egoera txarrean bizitzen eduki dituztela aditzera eman dela. Lotsagarria iruditzen zait, norbait, pertsona gaixo hauen egoera penagarriaz baliatzea bertatik etekina ateratzeko, hau da, lagundu beharrean pertsona hauek morroi bilakatuz.

Nire ustez, gizakiok, elkarri lagundu beharko genioke, guk geuk sortutako mugak apurtuz. Hasieran esan dudan legez, mundua ez baita inorena, gaur egun boteretsuena dela dirudien arren. Beraz, eman diezaiegu errefuxiatuei gaur, behar duten babesa, bihar beharbada guk behar izango baitugu.

Zabal ditzagun gure barneko mugak eta esan dezagun: Ongi etorri errefuxiatuak!

Ongi etorri errefuxiatuak!

53 pentsamendu “Ongi etorri errefuxiatuak!”-ri buruz

  • Ez dakizu zertaz ari zaren eta gainera informazio okerra ematen duzu. Aio!

    • Ainhoa Agirrezabala

      Ezer onik esateko ez baduzu, mesedez egon zaitez isilik Joxemari. Aio!

      • Kaixo ainhoa, lehenik eta behin esan ez naizela isilduko. Hau esanda, 16 urte besterik ez dituzu eta behean esan dizuten bezela ulergarria da zure postura izan ere iturri batetik besterik ez duzu informazio hau lortzen, euskal edo español komunikabideetatik (konturatu bazara iritzi berekoak dira DENAK, susmaarazi beharko zintuzkena).
        Ba al dakizu munuko beste zebait lekuetan ere gerran daudela? Galdetzen dizut izan ere esan duzu gertuen geratzen zaigun gatazka siriarra dela baina Ukrania (Europa) gerran dago eta Siriatik gertu Yemen (seguru naiz yemeni buruz ezer gutxi dakizula izan ere komunikabideek ez dute gatazka honi buruz ezer esaten, kuriosoa oso!) adibiez ere bai. Ba al dakizu gerra hauek ererrefuxiatuak ere sortzen dituztela eta hain gaiztoa den Poloniak milloi bat ukraniar hartu dituela? Ba al dakizu afrikatik datorren oro ez dela errefuxiatu? Badakizu zer den errefuxiatu estatusa?
        Tamalez, euskal komunikabideak politikoki zuzenak dira denak eta iritsiko zaizun informazioa politikoki zuzenaren filtroa pasa du.

        • Ainhoa Agirrezabala

          Oso ondo Joxe Mari, zein azkarra eta informaturik zauden! Niri “ahoa ixtea” baino zerbait hobe egiteko duzula ziur nago. Zure lehen komentarioak asko mindu egin ninduen bere egunean, zu bezalako pertsonek, ekarpenik ezta argumenturik ematen ez dituzuenek eta nolabaiteko harrokeriaz idazten duzuenok, ez duzue inoren atentzioa merezi. Baina ni ez naiz isilik geratuko. Nire iritzi testu honek gorroto handia jasan du jadanik, suposatzen dut plataforma honetara igotzerakoan onartu nuen arriskua besterik ez dela, baina beno aski da, komentario hau eta zuk bidalitakoa, biak ezabatuko ditu oraintxe bertan, zuk irakurri ondoren. Badakit beste testu askotan zure gorrotoa adierazi duzula ere, eta hori ez dela nire gauza baina penagarria iruditzen zait zure desadostasuna hain era itsusian adierazi beharra. Behar bada txarto egiten ari den bakarra neu naiz zurekin nire denbora galtzerakoan, baina beno egina eginda dago, espero dut zure beste komentariorik ez aurkitzea inoiz ere.

          • Lehenik, nere tonuak mindu bazaitu barkamena eskatzen dizut ez baita nere estiloa.
            Bigarrenik, ez dut inolaz ere zure ekarpena plataforma honetan motibatu nahi, nahiago dut eztabaida sosegatu bat eduki.
            Azkenik, helarazi nahi dudana da manipulazio eta desinformazio asko dagoela munduan gertatzen diren gatazkekin eta izugarrizko errorea dela analisi sinplista eta utopikoak egitea errealitatea hain gordina izanik. Ondo segi!

  • Ados Ainhoarekin, zerbait aportatuko bazenu hobe… Datuen harira: “Datos de ACNUR, 65,3 millones de personas se encontraban desplazadas a finales de 2015, en comparación con los 59,5 millones de tan sólo 12 meses antes. Esta es la primera vez que se supera el umbral de los 60 millones de personas.”

    • EHan jaso dugun immigrazio masiboa izango ez bagenu, errefuxiatu batzuk hartzearen alde nengoke. Baina gure egoeran, non euskaldunok gero eta gutxiago garen eta atzerritaren populazioa (batik bat musulmanena) handitzen dagoen, EZ dugu atzerritar gehiago behar.
      Ikusi bideoa:
      https://www.youtube.com/watch?v=C6U2uQyY-xQ

      Gainera, orain immigrante ekonomikoei errefuxiatu deitzen hasi dira medio batzutan.

      Bestalde, zergatik etorri behar dute Siria edo Irakeko errefuxiatuak Europara, golfo pertsikoan herrialde musulman sunni aberatsak dauden bitartean? Arrazoia da Europan denetarik ematen diegula (osasuna, etxebizitza, poltsiko-dirua…) eta herrialde musulmanetan ez direla hain eskuzabalak. Beraz, errefuxiatuak zama ekonomiko izugarria dira.

      https://www.youtube.com/watch?v=UkIocH91j0w

      • Ainhoa Agirrezabala
        Ainhoa Agirrezabala 2016-11-12 15:34

        Onartu behar dut iritzi testu hau idatzi nuenean, ausartegia izaten ari nintzela pentsatu nuela, baina azkenean argitaratzea erabaki nuen berdin-berdin. Oso gai konplexua da hau, eta behar bada pasatu egin naizela uste izango dute askok, zu barne, eta guztiz onargarria iruditzen zait. Baina zuk bidalitako bideoak, ez dakit zergatik baina nolabait mindu egin naute. Ezin dut esan bideo horiek datu okerrak ematen dituztenik, asko zuzenak izango baitirelako ziur asko, baina beste asko iragarpenak baino ez dira. Europarrak eta orokorrean lehen munduko herrialdeak beldurtzeko eta immigrante guztiak mesprezatzeko eginak daudela iruditu zait niri. Ezin da zuk eta bideo horrek egiten duen bezala orokortu, eta beharbada ezta alderantziz erez, beti egongo dira pertsona onak eta txarrak eta hori zoritxarrez ezin da kontrolatu. Iritzi desberdinak egongo dira beti gai guztietan, baina pertsona horien azalean egongo bazina zu han geratuko zinateke? Ni behintzat ez. Hamasei urte besterik ez ditut eta oraindik gauza asko ulertzeko geratzen zaizkit, baina gauza bat argi dut, bideo horiek esandakoa inoiz ez dudala sostengatuko. Espero dut egunen baten beldurra alde batera utzi eta begiak pixka bat zabaltzeko aukera izatea, bihotz onez esaten dizut. Ondo izan.

        • Ainhoa, nik bideo horiek ere ikusi ditut, baina ikusi gabe ere, aspalditik dakigun zerbait da. Euskal Herrian dugun jaiotza-tasa munduko baxuenetakoa da (1 inguru). Afrikan, ordea, 4,5 seme-alaba dute batez beste. EHko biztanleria belaunaldiko zati bi egiten du, Afrikarrena aldiz, x2.

          Joan al zara Birminghan-era? Edo Paris edo Marseilako auzo pilotara, non populazioaren gehiengoa afrikarra den? Bilbon ere horrelako egoera dugu San Frantzisko auzoan.
          Iragarpen horiek matematika hutsa dira, neska. Ez da inor mespresatzeko kontua.
          Afrikarrak hona datozen asko diru-laguntzei eta ongi izate estatuari esker bizitzeko datoz. Adibide bat: Marrokiarren langabezi tasa Espainian %40 ingurukoa da. Marokoko langabezi tasa ordea %10ekoa da.

          Baina kontu larriena euskaldunontzat zera da, gure kultura, indentitatea eta hizkuntza kolokan daudela:
          https://stopimmigrazioa.wordpress.com/

          • Marokoaren langabezi tasa %40a ta diru laguntzetatik bizizera datozte ez? Ta laguntzak izan baino lehen nola bizitzen dira hemen? Ta zuk negozioa izango bazenu Marokoar bat kontratatuko zenuke?
            Frantzian gertatu da etorkinen auzoak etorkinak baztertzeko eraiki direla ta etorkinak baztertuak izan direla, askok Frantziako kolonietatik ekarriak duela asko bortxaz.

            Beraz ez espero norbait beti txakurren antzera tratatzea ta tratu bidegabea jasotzen duena zurekin pozik egotea, zuk nahi dezun modun jardutea…

      • Ez zaude inori ateak irekitzeko prest btik bat beste erlijio edo kultura batekoak badira ta gerraten dezuna ez da zuzena, hemen inmigrazio masiboa Espainiarrak ta Frantsesak eragin dute, non hemengo bitznleriaren ia erdiak leku hoietatik etorria dan, baina zuk Musulmanak aipatzen dituzu.
        Ta europan denetarik ematen diegula zuzenean bai gezurra dala. Zergatik ez doazte nora? Arabaia Saudira? Ba al dakizu horko herrialdeetan zenbat errefuxiatuak hartatzen dituzten? Libano adibidez?

      • Bi bideo ultraeskuindar horiek baino ez dituzu? Horiei eta halakoei jaramon eginda euskaldunok aspaldi geunden lurrazaletik desagertuak. Ez guri saldu europar faxismoaf genozida euskalduntasunaren defentsa lez. Gezurrik eta mozorrorik ez.

        Errefuxiatuak ongi etorriak izango dira beti Euskal Herrian, gu munduan zehar aterbetu gaituzten bezalaxe.

        Oso ondo Ainhoa, animo eta segi zure ideiak zabaltzen libreki!

        • Ainhoa Agirrezabala

          Mila esker Oiha, benetan lasaigarriak dira zure hitzak, hainbeste komentario faxista ikusita, nolabaiteko beldurra sentitu dut bat batean. Arrazoi guzti guztia duzu benetan, segi gogor!

    • Ainhoa Agirrezabala

      Mila esker Juan, biziki estimatzen dut. Oraintxe aldatuko dut.

  • Ados nago Ainhoarekin, eta zorionak, buruan dauzkazun gaiak atera eta zure buruari eta besteei gauzak planteatzea bide egoki bakarra baita era guztietan hazteko… Beldurraren kulturan murgiltzen gaituzte, gure 1. munduko bizi kalitate elitista esklusiboa kolokan omen… Nork eta zergatik sortzen dira gerrak? Ze interesek sortuak? Jaio den tokian jaiotzeagatik eskubide eta pribilegio batzuk dauzkagu? Ez gara denak berdinak? Ez ditugu eskubide berdinak? Ez gara denak pertsona arruntak? Eta gu pertsona arrunt haien tokian bageunde?

    • Herrialdeak gaur egun garatzen dira euren biztanleriaren lan gaitasun, lan gogo, hezkuntza maila, aurrezteko-kultura eta abarrengatik. Txinan eta Malasian pobrezia izugarri murriztu dute azken 20 urteotan.

      Gaur egun, teknologiari esker, ez dituzu izugarrizko baliabide naturalak eduki behar aberatsa izateko.

      Nahikoa da Europarrok ez-dakit-ze-erruren zama gure gainean jartzeko. Euskaldunok ez gara Siriako gerraren edo Sudango pobreziaren errudun edo erantzule.

      • Eta nahikoa da mass median botatzen duten diskurtso buenista-ergel hori.
        Euskal Herrian ijito edo hego amerikar batek norbait hil edo bortxatzen duenean, jatorria ezkutatzen dute, gizarteak egia ezagutu ez dezan. Baina gaur egun internet dugu eta batzuk ikerketa gure aldetik egiten dugu.

        Gero batzuk harritzen zarete zergatik Brexit-ak edo Trump-ek irabazten duten. Mass media guztiak partzialak eta tendentziosoak dira, Brexit edo Trump-en aurka. Han ere, hemen bezala, diskurtso buenista-ergel eta zentsuratzailea dute.

        Baina jendeak EZ du nahi bere herriko identidade, kultura edo hizkuntza galdu edo diluitzen ikusi nahi (pentsa, euskaldunok ingelesek baino askoz-askoz-askoz okerrago dugu etorkizuna). Horregatik irabazi du Brexit-ak eta Trump bezalako hitzontziak.

    • Ainhoa Agirrezabala

      Eskerrak! Pertsona zentzudun bat azkenik! Komentario sekzioa jadanik bihozgabekerian guztiz murgilduta zegoela uste nuenean itxaropen izpi txiki bat izan zara Jon! Mila esker, benetan animatu nau plataforma onetan neuk bezala pentsatzen duten pertsonak ere badirela ikusteak. Ondo izan!

  • Frantziara joan ziren espainiar iheslariak kanpamenduetan sartu zituzten, han gatibu-lanak egitera behartuta izanik eta Amerikara joan zirenak gonbidatuak izan ziren, batez ere garaiko intelektualak. Ez dezagun pentsa Frantziara joan zirenek ondo tratatuak izan zirenik, Europara etorri diren errefuxiatuak haiekin alderatuta izugarrizko zortea dute. Dena den, jende andana mantentzea ez da lan makala eta herrialdeen bizikidetza hankaz gora jarri dezakete.

    https://es.wikipedia.org/wiki/Campos_de_internamiento_en_Francia

  • Duela urte batzuk milaka kotxe erretzen hasi ziren frantzian, ikus entzunezkoak ta betiko arrazistak, beltzak ta musulmanak eragindako barrabasakeriak zirela zioten.
    Ikerketa bat abiarazi zan erretzaileen jatorria ta zergatia argitzeko, erdiak edo zuriak ta kristauak ziren, erdia baino pixkat gutxiago beltzak ta %10a beste arrazakoak.

    Ta Ze zuten denak komunean? Txirotasuna, bazterketa pairatzen zutela…

    Asko errepikatzen zuten galdetutakoak, ez dut ezer ta gutxiago izango dut etorkizunean beraz…

    Abestitxo hontan RAPeko abesalari batek oso ondo azaltzen du zer sentitzen duten askok ta zergatik.
    https://www.youtube.com/watch?v=gp3XZDK7Lw4

  • Ezker politikoak garai batean, klase sozialei buruz hitzegiten zuen, burgesia eta langileei buruz. Ezkerrarentzat langileak ginen politikaren erdigunea, eta burgesia zen kontrarioa.
    Euskal Herrian, nazio zanpatu bezala, independentzia berreskuratzea ere bazen politikaren erdigunean.

    Gaur hori dena ahaztuta dago. Egun ekologia, inmigranteen ongizatea, feminismoa eta LGTB dira gai nagusiak, beste dena ahaztuta dago.

    • Etorkinak etabar ez dira langileak? Ez daude zanpatuak? Edo bakarrik zanpatu batzuen alde egin behar omen da?

  • Ze pena artikulu hau idatzi duenagatik, seguraski ez du lehiaketa irabaziko. Ez txarto idatzita dagoelako edo gaia egokia ez delako. Saria ematean seguruenik kontuan hartzen dute artikulua politikoki-zuzenaren ildoa jarraitzea. Euskarazko instituzio guztiak immigrazio masibo zale dira (itxuraz behintzat, ze gero ikastoletan eta alderdietan beste tokitan bezain sektarioak dira). Beraz, artikulu honek baditu osagaiak.

    Baina ideia eztabaidaren ondorioz beste ikuspegiak agertu direnez, ideiak horiek ezkutarazten saiatuko dira. Berria, Deia edo Argia-n egiten duten moduan. Egia bakarra ezarri nahi dute (patetikoki, ze medio horiek influentzi gutxi dute, baita euskaldunen artean ere). Ikusten da botoetan, zer nolako eragina sortzen duten (50 boto haserre). Gehiengoa errefuxiatuak ekartzearen aurkakoak dira. Baina kamera aurrean gutxik onartuko lukete atzerritar “gehiegi” ditugula, ze bestela arrazista etiketa jarriko liekete.

  • Artikulista gazteari ordea, mezu bat: gaztea zara eta oraindik asko duzu ikasteko. Ez da zure errua, orain arte errealitatea ikuspegi batetik bakarrik eskaini dizutelako.
    Eduki zure kriterio propioa. Irakasle eta telebistak adoktrinatzen saiatzen dira.

    Baina zuk argi eduki behar duzu zer zaren eta zeren alde egin nahi duzun. Nik argi dut; Euskal Herria gure aberria da. Guk ez dugu indarrik munduan eta hortaz, gu gara gure aberria defendatzearen arduradunak. Munduko errefuxiatuek seguruenik egoera latza jasango dute, baina guk badugu kezkatzeko arrazoi eta arazo propioak.
    Goian komentatu duten bezala, gure gizartea aldatzen ari da. Ordezkapen demografikoa errealitatea da. Hori ez da iritzia. Hori gertaera da.

    Nik kontaktua dut atzerritarrekin egunero eta ikusten dudana da atzerritar horien gehiengo erabatekoari bost axola zaie euskal aberria edo euskara (herri txiki euskaldunetan egoera ezberdina da, baina horiek ez dira gehienak, zoritxarrez). Horregatik, nik ere “haserre” aurpegian sakatu dut.

    • Emigratzen baduzu emigratzen duzun lekuaren arazoetaz arduratuko zinateke lehen edo lana topatzeaz bizitza duina izateko? Ba hori, aitzakiak aitzaki arrazismoa ezkutatzeko.

  • Idoia Blas

    Nahiz eta polemikoenetariko bat izan, primeran azalduta eta argudiatuta dago. Pena handia da jende gehienak zu bezala ez pentsatzea. Pozik egon behar zara egindako lanarekin, ez egin kasurik ideiarik ez dutenei. Guztiz ados nago zurekin!

    • Ainhoa Agirrezabala

      Mil esker Idoia Blas! Zure hitzek benetan animatu naute. Benetan pena bat da hain beste bihotz ustel ikustea bai, guztiak gure aberria (asko maite dudana) galtzeko beldurrez milaka pertsonen bizia zarama balitz bezala tratatuz… Baina beno, guk gure pentsamoleari heldu eta aurrera egitea da garrantsitzuena, besteok egin dezatela nahi dutena, noiz bait haien mugak botako dituztelareki amestu beharko dugu oraingoz. Pozik nago lanarekin bai, ez naiz burumakur geratuko zenbait komentariorengatik. Gainera guztiok daukagu geure iritzia emateko eskubidea ezta? Gustatu ala ez horrela da, eta zuk badakizu ongi. Besarkada bat lagun!

  • Andrea Collazos 2016-11-20 13:36

    Primerako lana! Ez egin kasurik ez dakitenei, hau mundu librea da eta bakoitza bere iritzia emateko. Ezin hobea neskato!

    • Ainhoa Agirrezabala

      Ene lagun, milesker zure hitz adeitsuengatik! Egi hutsa esan duzu, guztiok gara gure iritzia emateko libre, baina beti errespetuz, argi dago. Gu gara etorkizuna eta beraz gure ideiak edozein heldurenak baino baliotsuagoak dira, segi dezagun aurrera! Ondo izan neskatxa!

  • Ainhoa, egin ikerketa iturri ezberdinetatik. Zoritxarrez euskaraz informazio partziala topauko dezu. Beste hizkuntzatan iritzi ezberdinak eta datu errealak topauko dezuz.

    Nik ere uste det noraezean dabiltzala asko kontu honekin. Inmigrazio gehiei daukaguz Euskal Herrian. Gehiago ekartzea ez da batere ona.

  • Jone Gallego
    Jone Gallego 2016-11-23 19:13

    Primerako lana. Zure iritzi berekoa naiz, denok merezi ditugu eskubide eta aukera berberak. Ez utsi pertsona berekoi eta krudelek zu gogogabetzen. Mundu honetan zuzeana dena defendatu behar dugu, bereziki holako pertsonak gure artean dauden bitartean. Lan bikaina egin duzu, segi horrela!

  • Benetan ulertzen ez dudana da gatazka honetaz txinitik ere ulertzen ez duen pertsona batek halako artikulo bat idaztea eta jendeak arrazoia ematea.
    Gorago erantzun zenidan zein informatuta nengoen (ume askok erabiltzen duten esaera), lotsagarrizko erantzuna, agerian uzten baitezu informatu gabe eginiko testua dela.

    • Ainhoa Agirrezabala

      Hemen lotsagarria dan bakarra zeu zara, eta zuk zure komentario ziztrinak idazten dituzun moduan nik neure artikulua argitaratu dezaket. Zure buru itxi horretan sartzen ez bada ere, badago nire moduan pentsatzen duen jendea, nik hemen ikusten dudan bakarra beldurti huts bat da, bere aberri maitea milaka pertsonen bizitzaren gainetik jartzen duen pribilegiatu beldurtia. Hemen danok jarri duzue ez ditugula immigrante gehiago “behar” horrek erakusten du zer norberekoiak zareten batzuk. Guk ez ditugu behar, argi dago, haiek gu baizik. Nik ondo dakit ze arrisku dauden, eta ziur nago haiek igaro dituztenak baino txarragoak ez direla. Espero dut egunen baten zu haien lekuan egotea eta babesaren bila noraezean ibili behar izatea, eta orduan hitz egingo dugu bai? Bihozgabe hutsa zara, eta jakin dezazun, hau ez da ez buenismoa ez nire inguruko nagusiek esandakoa, nik neuk pentsatutakoa da eta neuk nire ideiak oso argi dauzkat. Zure gustokoak ez izatea eta beraz nire bizitza laburrari eta telebista eta nagusien eraginari errua botatzea beste kontu oso ezberdina da. Ez dut zure hitzen beharrik zure gustokoa ez bada itxi ezazu lehioa eta badago.

      • Ez dakizu ondo zer arrisku dauden, aste honetan bertan medio ez ofizialek ateratako beste kasu isolatu bat inmigrante afgano baten eskutik. 19 urteko neska bat bortxatu eta ondoren akatu https://actualidad.rt.com/actualidad/225295-alemania-refugiado-violar-ahogar-joven

        Hurrengo berrian frogatzen dute ONGak (italiar gobernuaren onarpenarekin) migranteen trafiko ilegalen klanen antzera jokatzen ari direla. Libiar kostetaraino gerturatu eta bertan italiaraino eramaten dituzte. http://www.express.co.uk/news/world/739820/Italian-Renzi-government-helped-to-smuggle-illegal-immigrants-from-Africa

        Argumentu bakar bat ere ez duzu ematen. Zure tesia defendatzeko buenismo tuntun batean besterik ez zara oinarritzen.

        • Bere buenismo ta zure arrazismo erran nahiko dezu ez? San Ferminetan 5 pertsonen artean bortxatu zuten hoiek nungoak ziran? Ze erlijiokoak?
          Arrazistak gizoni burzko txistea gogorarazten didazue, bat jan ta 20 zenbatu, ba zuek berdina, gertakari txar bat ta zuek 20tik biderkatzen dituzue.

      • Gure herria oso txikia da eta galtzorian dago.Gu gero eta minorizatuagoak gaude, eta aldiz munduko beste estatu propioa duten jendeak gure gogoz kontra hartu behar ditugu.
        Kultura eta herri guzti hoiek estatu propioak dituzte, euren kultura babesten duten estatuak, guk ez.
        Galdera, nori interesatzen zaio benetan momentu konkretu honetan eta ain era masiboan inmigrazio masibo hau?
        Ba al dakizue zeazki nor diren “errefuxiatu” hauek?
        Lehenengo galderari erantzunez, inmigrazioa masiboa bultzatu zuena Europan eta gero errefuxiatuak SOROS jauna izan da, (finantzen mundu mailako espekulatzaile hau ezagutzen duzuela pentsatuko dut) argi eta garbi esan zuen, bere interes finantziarioen oztopo bakarra Europar Batasunean , estatuak eta lege ezberdinak zirela, eta oztopo hori gainditzeko Europako Herriak eta Nortasunak EZABATU behar zirela, beraz inmigrazioa ona zela (lehenago ere inmigrazio ekonomikoa babestu zuen ekonomia NEOLIBERALA inposatzeko Europan, eta lortu du).
        Bigarren mailako beste interesatu batzuk ere ikusten ditut, gaurko NEOMARXIXTAK, MARX irakurri ere egin gabe, GURE HERRIAREN borrokara batu direnak, baina euren helburua erreboluzioa da, eta orain krisia eta inmigrazioa aprobetxatzeko aukera ikusi dute, iada IDENTITATEA, eta EUSKARAK estorba egiten dioten bitartean.

        Bigarren galderari, AINHOA, ez daukazu ideiarik ere non zabiltzan eta norekin.
        Hasteko “errefuxiatu” horiek ez dira errefuxiatuak, benetako errefuxiatuak guda edo desastre batetik babes bila hartzen dituen lehen herrian konsideratzen dira “errefuxiatu”, Merkel ek Alemaniara iristen baziren errefuxiatu kondizioa emango ziela agindu bazien ere.
        Errefuxiatu hoiek hasteko Turkian daude, eta TUrkiak KURDUEKIN, bai KUERDUEKIN (zeren eta errefuxiatuen historia guzti hau horretaz doa) arazoak ikusi zituenean, Europar batasuna eta OTAN eri ultimatum bat eman zion Erdogan jaunak.
        Kurduak autodefentsan Iraq eta Siriako lurralde asko okupatzea lortu dute, eta Estatu kurdua aldarrikatuko dutela agindu zuten Daesh garaitzean. Turkiak, OTAN eri eta Europar Batasunari kurduen YPG a laguntzen uzteko agindu zien, erantzunik ez zuen izan eta gero kurduen herriak suntxitzen, etxeak erretzen eta JENDEA ZULOETAN sartzen ibili da Turkiako mugako herri kurduetan, eta beste aldean kurduak bonbardatzen. Aldi berean “ERREFUXIATUAK” askatzen hasi zen Europa eta OTAN presionatzeko eta IXIL ZITEZEN, ondorioa ? Gaur zuk AINHOA albistegietan ez dezu kurduekiko masakrerik ikusten, interneten aldiz zapi zuriak dituzten zahar emakume eta umeak tankeetatik ametrailatzen ikusi ditzakezu, eta ez Sirian, edo Iraq en, Europar batasunaren barne izateko zorian zegoen Turkian, ba al zenekien hori AINHOA?
        NON DAUDE ERREFUXIATU KURDUAK?
        NON DAUDE ERREFUXIATU YAZIDIAK?
        NON ERREFUXIATU GARISTINOAK?
        NON DAUDE ERREFUXIATU CHIIAK?
        Hemen ez noski AINHOA, hemen soilik Alasad jaunaren aurka dauden eta urtetotan ISIS/DAESH babestu duten sunniak datorzkigu, eta hori Siriakoak edo Iraq ekoak direnean, ze gaur badakigu asko ez datozela gerran dauden herrietatik ere.

        ORAIN GAUR EGIN BEHAR DUGUN GALDERA BAT
        Gure herria sakrifikatu behar al dugu euren estatuak dituzten, eta euren herriak galzorian ez dauden mundu guztiko jendeak salbatzeko???
        Zenbat ekarri nahi dituzue? Gurekiko %5 a?
        -%15?
        -%20?
        -%60?
        -%70?

        Gu ameriketako INDIOAK bezala soilik %3 a izan harte geure arbasoen lurrean?

  • Euskara Bilbon, atzerritar edo euren ondorengoak izanik? 2016-12-02 16:54

    Zein txarra den eskoletan saltzen dan buenismoa.
    Orain bilboko abertzaleek “euskal presoak etxera” ordez “ongi etorri errefuxiatuak” jartzen dute balkoietan.

    Errefuxiatu edo atzerritar musulmanei euskal presoak ez dakite ezta nortzuk diren ere. Benetan uste al dute BILDUkoek musulmanak abertzaleetan pentsatzen dutela?? Euskararen egoera axola zaiela? Nik interesatuagoak ikusten ditut RGI nola lortu edo REAL MADRILek ea irabazi duen jakitean.

  • Euskara Bilbon, atzerritar edo euren ondorengoak izanik? 2016-12-02 16:56

    Nere titularra hau behar du izan: “Euskara Bilbon, atzerritar edo euren ondorengoak %50 izanik?” (%50 ez da agertzen, etzekiat zegatik)

  • Patriarkala 2016-12-05 21:12

    Emakumeek beti sentimenduak arrazoiaren gainetik lehenesten dute.
    https://www.youtube.com/watch?v=6ev-xmRfqJM

    Nigatik primeran, etor daitezela errefuxiatuak, ea horrela femitentelkeriak bukatzen diren.

  • Errefuxiatuen gertaerak aste honetan:

    http://www.deia.com/2016/12/09/mundo/la-policia-de-berlin-busca-testigos-tras-una-brutal-agresion-en-el-metro-
    (DEIA, delitua errefuxiatuak egiten duela ezkutatuz)

    Beste hau ez dute “gure” medioetan inolako ohiartzunik izan:
    http://www.lagaceta.eu/2016/12/violada-y-asesinada-por-un-refugiado.html

  • Aste honetako gertaerak: Tunisiako errefuxiatu batek sarraskia egin du Berlinen.

    Oso logikoa da, zenbat eta musulman gehiago Europan, orduan eta hildako gehio Yihadismoaren izenean.

  • Hiltzen HIl 2016-12-23 23:13

    Aste honetako gertaerak: musulman gizajo eta baketsu batek esaten dio alemaniar zuri-opresore-nazi bati burua ebakiko diola. Mehatxu hori seguraski gizon zuri gaiztoaren opresioak eraginda izan da. Diru-laguntza gehiago eman beharko genieke etorkin esker-on eta baketsu horiei.

    https://www.youtube.com/watch?v=j-F4dYxiTos

  • Hiltzen hil, zure arrazismoa ta babukeria ez du mugarik. Zenbat erahildako egon dira azkeneko 5 egunean gizon zuriak eraginda? Zenbat etorkin musulman etorri dira (milaka ta milaka) ta hoietatik zenbat egin dituzte delituren bat? Ze laguntza jasotzen zun ustezko terrorista? Ez zun laguntzarik jasotzen aizu.
    Ta zuk gosez hiltzen ariko bazina ta emigratuko bazenu txakur bat bezala tratatua izateko zer egingo zenuke? Zenbat hildako egon dira Afrikan, Asian… terrosimoarengatik azkeneko hilabetean bakarrik? 500? 600?
    “Terrorismoarengatik” dauden hildako gehienak (%99a) non izaten dira? Mendebaldean ez.
    EEUUn bakarrik urtero 30 mila hilketa daude, egileeen %99a kristaua dira, baina lasai, zure arrazismoak egia ez dula ezkutatzen..

    • Beraz zuk gu ez hiltzeko proposatzen duzun konponbidea haiei dirua ematea da, justu ETAk bere “Iraultza zergarekin” egiten zuen bezala. Dena den, jada ikusi genuen nola terroristek lanbideko DBEa erabiltzen zutela, beraz ez, dirua ematea ez da konponbidea.
      Bestalde, Afrika eta Asian terrorismoaren eraginagatik hildako horiek zenbat izan dira islamarekin zerikusia zuten ehunekoak? Han egunero atentatzen duten ehundaka talde yihadista daude.

      Estatu Batuetan hildako asko egongo dira bai, baina ez ideologia bat ezartzeko asmoarekin edo terrorismoa sustatzeko.

    • Ze zerikusirik du arrazismoak? Tunisiakoak beste arrazakoak dira? Tunisiakoak ez dira beltzak. Beltzaranagoak. Baina euskaldun asko tipo hori bezain beltzaranak dira.

      Eta ze letxe da konparatzea herrialde batean egiten diren hilketak eta terrorismoarekin hilketak? Akaso beste herrialde horietan ez dira beste arrazoietako hilketarik egiten??

      Ezker ideologiak gero eta okerrago dabil. Ni lehen ezker abertzalea bozkatzen nuen. Baina gure herria atzerritarrez betetzeko gogoa horrengatik jada ez dut bozkatzen. Eta ez naiz bakarra. Europa osoan milioika pertsona ari dira gauza bera egiten.

      Gero batzuk harrituko dira zergatik Trump, LePen, Widers, AfD… eta horrelakoek gora egiten duten.

  • Hiltzen HIl 2016-12-24 21:16

    Sei emakume alemaniar bortxatzeaz leporatua izan den errefuxiatu pakistandar batek dio neskalaguna aurkitu ezin zuelako egin zuela eta “sexua eduki nahi zuela”

    https://www.welt.de/vermischtes/article160521663/Es-ist-als-Fluechtling-schwer-eine-Freundin-zu-bekommen.html

    Merezi dutena jaso dute emakume zuri alemaniarrek, pakistandar gizajoaren eskubide sexualak ukatzeagatik

  • Hiltzen Hil 2016-12-27 22:23

    “”Zazpi errefuxiatu atxilotuak izan dira behartsu bat su emanaz hiltzen saiatzeagatik Berlinen.””

    http://www.publico.es/internacional/siete-jovenes-ingresan-prision-tratar.html

  • Hiltzen Hil 2016-12-28 21:31

    Jada ez dituzte ere umeak errespetatzen:

    “Siriar” errefuxiatuek urte bateko ume bat jipoitu dute, eta haurra artatzen ari ziren sorosleak eraso dituzte ondoren Augsburgo hiriko autobus batean.

    http://www.express.co.uk/news/world/747942/Rampaging-Syrian-migrants-KICK-BABY-bus-attack-paramedics

  • Oihartzun gutxiko albistea izan zen Bizkaian erabiltzeko prest zeuden milaka arma topatu izana, arma horiek Europan zehar hilketa yihadistekin zuten lotura. Beraz, pentsa zer izango litzateke gurean asmo txarreko 8000 pertsona armatu izatea.

    http://www.deia.com/2017/01/13/bizkaia/sucesos/la-policia-confisca-8000-armas-a-una-red-con-base-en-un-taller-de-getxo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude