"Nos ha caído este muerto”

OTUy

Espainiak erantzukizunik ez balu bezala, Espainiari, merezi ez duen zama erori izan balitzaio bezala mintzatu da Revilla. Konturik gabe, hotz.

“Ez litzateke ona Espainiarentzat, gure herrialdean hiltzea”. Eta Marokon hilko balitz ez lioke axolako? Norberak bere interesei begiratzea ondo dago, baina politikari batek tentu handiagoz hitz egin beharko luke.

Gutxienez Revillak Haidarri buruz hitz egiteko erabili duen metafora zakarra egi ez bilakatzea espero dugu.

Irudia | Aminetu Haidar | Mataparda | Creative Commons By SA