Nola aukeratzen dituzte nobel sariak?

jetheriot, Flickr
jetheriot, Flickr

Alfred Nobel dinamitaren asmatzailearen testamentutik jaio ziren sari hauek. Bertan idealismoaren ikuspuntutik bikainak ziren obrak sarituak izan zitezen nahi zuela idatzi zuen. Gehienek diote, dinamita asmatu eta horri esker aberastu izanak kontzientzia ahaltzen ziola, meatzaritzaz gain, gerraren industria baitzuen merkatu bere asmakuntzak.

Idealismoa identifikatzea, ordea, ez da lan erraza. Disziplina bakoitzeko batzorde bat dago eta ikerketa lan sakona burutu ohi dute asmakuntza iraultzaileena eta batik bat, gizateriari ekarpen handiena egiten dion hori identifikatzeko.

Fisika, kimika, medikuntza, literatura, bakea eta ekonomia dira saritzen diren alorrak. Irabazle bakoitzari kasik milioi bat euroko saria ematen zaio, lanarekin jarraituko duela ziurtatzeko (bati baino gehiago akaso burutik pasa zaio diru guzti horrekin maletak egin eta Karibeko irla batera joatea bizitzera, baina ez da ohikoena).

Sariak hautatzeko batzordeetan jendetzak lan egiten du. Horien soldatak eta sariak Nobelen Ondarearekin ordaintzen dira. Ondasun hori etengabe inbertitzen dute, balioa galdu ez dezan.

Munduan barreiatutako unibertsiteek, akademiek, zientzialariek eta abarrek izendapenak bidali ohi dituzte. Lege bakarra, inork ezin duela bere burua izendatu eta edozein gobernuren laguntzak edota babes politikoak ez duela eraginik. Hori horrela urtero izendatuen zerrenda luzea bildu ohi dute.

Lista bakoitzean izen garrantzitsuenak hautatu ostean, batzordeetan bozen bidez aukeratzen dute irabazlea.

Noski Nobel sariak ez daude polemikatik at. Aukeraketa irizpideak, mesede politikoekin edota bestelako mesedeekin lotuta egotea egotzi izan zaie sari horiei sarri. Bakearen saria da gainera, liskar gehien sortzen duena.

Obamaren aukeraketak ziur gustu guztietarako iritziak eragingo dituela. Oraingoz, asmoengatik saritu dutela esan dezakegu. Egin, egin, gutxi egin baitu…

Zer duzu buruan “Nola aukeratzen dituzte nobel sariak?”-ri buruz

  • Harritu egin nau esaldi batek: “edozein gobernuren laguntzak edota babes politikoak ez duela eraginik”. Saramagori Nobela eman ziotenean, berak esanda dakit, (eta Lobo Antunesek konfirmatuta), Portugalgo gobernuak sekulakoak eta bi egin zituela idazle lusitaniar bat sari zezaten. Ez dakit kanpainek balio duten ala ez, baina egin egiten dira. Hori segurra da.