Nelson Mandelaren Ostarra

Nelson Mandelaren OstarraGizakiok hobetu gaituzten gizon eta emakumez beteta dago Historia. Liburuetan, eskolan, zineman, telebistan edota gure nagusiengandik jaso dugu haien berri, baina beti izan dira urrunak, aspaldikoak, ingude gainean gizatasunari indarra eta itxura ematen zioten mailu galduak. Zenbat kolpe eta zenbat alferrikakoak!

Zoriz Nelson Mandelaren garaikideak izan gara, geuri tokatu zaigu. Zori txikia, ezdeusa eta harroa da gurea gizateria osoaren zoriaren parean. Ikaspenak eta jakinduria berriak jaso ditugu, inoiz baino beharrezkoagoak, inoiz baino galduagoak gaudelarik, pentsatzen hasi ginenean gaur egun ez dagoela erlijiorik, etikarik, filosofiarik, zaharrik zein berririk, gure garaiko arazoei erantzun ziezaiekeenik, hain zuzen, horren pare egon zitekeen gizakirik ez zegoela uste genuelako. Gizaki oro ustela omen zen, endekapen hutsa.

Nelson Mandelaz ahaztu ginen. Hauxe da gizaki bat, ez santu ez jainko!

Munduan guztiontzako garai hobeak etorriko badira, Mandelarengan oinarrituko dira ezinbestez. Berak Hegoafrikako mikrokosmoan ikusi eta ulertu ahal izan zuen egia guziontzat da.

Gure zoria ez da Nelson Mandelaren garaikideak izatea, izan zenaz eta izango denaz jabetzea baizik.

Gaur Nelson Mandela jaio da!

Nire ardura nire esanak dira , ez zure ulertuak

10 pentsamendu “Nelson Mandelaren Ostarra”-ri buruz

  • Ze arraroa: eskuinak, eskuin muturrak, inperialistek, genozidek eta ezkertiar batzuk Mandela omentzen dute mota guztietako panegirikoekin eta kritika txikienik egin gabe.
    .
    El Mundo: “Adiós al libertador. Muere Nelson Mandela”

    La Razón: “Mandela frente a la historia. Muere el hombre que fue clave para acabar con el régimen del “apartheid” en Suráfrica”
    .
    ABC: “Muere Mandela. Adiós a un héroe del siglo XX.”
    .
    EL País: “Muere a los 95 años Nelson Mandela. El hombre que derrotó al racismo.”
    .
    Obama: “Ezin dut imajinatu neure bizitza Nelson Mandelaren eredurik gabe; bizirik nagoen bitartean saiatuko naiz berarengandik ikasten jarraitzen”.
    .
    Baina, zer dela eta omentzen dute denek pertsona berbera? Nor (edo hobe esanda, ze garai) omentzen dute? Apartheiden aurka era miresgarrian borrokatu zuen iraultzailea ala negoziazio prozesuan elite zurien eta sistema kapitalistaren interesak kaltetu gabe eta gehiengo beltzaren gehiengoa miseria gorrian utzi zituena?
    .
    Egungo Hegoafrika aberatsean gehiengo beltzak miseria gorrian bizi da, baina orain elite beltz batek botere eta interes kapitalisten zati bat kudeatzen du; 2012an Marikana meategian eraildako 34 meatzarien sarraskiak erakutsi zigun bezala.
    .
    Ez dira falta ere ANC barruan Mandela gidatutako prozesuaren irakurketa kritikoa egiten dutenak: “Sudáfrica: el pacto fáustico del ANC fue a costa de los más pobres”. “Ronnie Kasrils-Exmiembro del comité ejecutivo del ANC y exministro de los servicios de Inteligencia de Sudáfrica”. (Gara, 2013-07-06)

    .
    “…La lucha de liberación llegó a un punto alto, pero no a su cenit cuando acabamos con el régimen del apartheid. Entonces, nuestras esperanzas en nuestro país eran enormes, dada su moderna economía industrial, los recursos minerales estratégicos (no solo el oro y los diamantes), y una clase obrera y un movimiento sindical organizados, con una rica tradición de lucha. Pero ese optimismo minusvaloró la tenacidad del sistema capitalista internacional. De 1991 a 1996, se luchó una batalla por el alma del ANC y al final la perdimos porque se hizo con ella el poder empresarial: la economía neoliberal nos engulló. O, como algunos hoy claman, «vendimos a nuestro pueblo por el camino…».
    .
    “Lo que yo llamo nuestro momento fáustico tuvo lugar cuando solicitamos y obtuvimos un préstamo del FMI en vísperas de la primera elección democrática…”
    .
    “Inexcusablemente, habíamos perdido la fe en la capacidad de nuestras propias masas revolucionarias para superar todos los obstáculos. La dirección del ANC hubiera debido permanecer firme, unida e incorruptible. Y, sobre todo, aferrarse a su voluntad revolucionaria. En cambio, nos rajamos. La dirección del ANC hubiera debido permanecer fiel a su compromiso de servir al pueblo. Ello le hubiera otorgado la hegemonía necesaria no sólo sobre la arraigada y bunkerizada clase capitalista sino también sobre las nuevas élites emergentes…..”
    .
    Agur eta ohore, apartheiden aurka bere onena eman zuen Mandela.
    .
    Nire kritika negoziazio prozesuan elite kapitalisten pribilegioak kaltetu gabe eta bere herriaren gehiengoa miserian utzi zuen Mandelarentzat.

    • Ez da arraroa, ez da batere arraroa haiek goraipatzea eta zuk kritikatzea. Bi jarrerok manikeismo zuri berberaz ekikatzen dira norberaren interesaren mesederako: zer komeni den, orduan goraipatu ala kritikatu. Gero, pertsonaia manipulatu beharra dago, noski: santu batzuentzat, deabru besterentzat. Baterako zein besterako, gainera, ez duzu errelatitateaz zipitzik ere jakin behar. Merke-merke ateratzen da beti.

    • Eskuinak goraipatzeak ez du derrigorrez esan nahi Mandela erreakzioaren morroi bihurtu zenik.
      Nire uste apalean soilik demonstratzen du ze zuri eta faltsua den eskuina eta bereziki eskuin espainarra.
      Orain laudorio besterik ez dutenek, “un final con vencedores y vencidos” eskatzen duten berberak dira. Hain justu Mandelak egindakoaren kontrakoa!
      Denok dugu zerbait ikasteko Mandelaren biografiatik, baina hauek (espainarrak) ez dira kapazak. Eta zu, I Larrea?

  • Amonamantangorri 2013-12-07 15:01

    “Iraultzaile handiak, bizi direla, klase zanpatzaileek etengabe jazartzen dituzte eta haien doktrinak herra basatiz, gorroto biziz, gezur eta kalumnia kanpaina neurri gabekoez hartzen. Baina era berean, iraultza lana oztopatzeko egin ahalean aritu ziren horiek berak ikono arriskugabe bihurtzen saiatzen dira hiltzen direnean, kanonizatzen, nolabait esateko, haien izena lorizko aureola batez inguratzen, horrela klase zanpatuak kontsolatu eta engainatzeko, doktrina iraultzailea zikiratuz, kamustuz eta debaluatuz”. V.I. Lenin.

    Mandelak arrazen arteko gerra odoltsua saihestu zuen, horretarako zuriei kontzesio piloa eginez. Hein berean, ANC gobernutik bere jatorrizko programa sozialista aplikatzen hasi izan balitz, beharbada nazioarteko finantza erakundeek eta Iparraldeko potenziek Hegoafrika ito eginen lukete.

    Ez santu ez deabru.

    • Uste dut esaldi hori ez dela egokia Mandelaren kasuan: “….Iraultzaile handiak, BIZI DIRELA, klase zanpatzaileek etengabe jazartzen dituzte …..”, “…iraultza lana oztopatzeko egin ahalean aritu ziren horiek berak ikono arriskugabe bihurtzen saiatzen dira HILTZEN DIRENEAN …”.
      .
      Argi dago Mandela hil baino askoz lehenago hasi zela “kanonizatze”ko prozesu hori, XX. mendearen 90. hamarkadan elite kapitalista zuriarekin ANCk akordioak sinatu zituenetik, hain zuzen ere. Uste dut nahiko agerian dagoela eta ez dela beharrezkoa demostratzea urte luzeetan bere “…izena lorizko aureola batez inguratzeko…” gauzatu den prozesua. Guztion begi bistan egon da; eta soilik bi datu aipatzeagatik: eman zioten Bake Nobel saria edota Hollywooden ikurra eta oso iraultzailea den (kar, kar) Clint Eastwood-ek zuzendutako Invictus pelikula.
      .
      Erkaketa xume bat egitearren, eta oso urrunera joan gabe, “kanonizatzeko” prozesu hori ez da gertatu duela gutxi hil zen Hugo Chavez iraultzailearekin, aitzitik, eskumak eta inperialismoak egindako deabrutzeko lan ideologikoarekin jarraitu zuten, eta baita bere heriotza ospatu ere. Apustu egingo nuke Fidel Castro hiltzen denean orain Mandela goraipatzen duten eskuinekoek, eta baita ezkerreko batzuk ere, Chavezen heriotzarekin jokatu duten bezala jokatuko dutela. Eta kontutan hartuta Hegoafrika, Venezuela eta Kuba aliatuak direla, eta Mandela, Chavez eta Fidel lagunak zirela, deigarriago egiten da trataera desberdintasun hau.
      .
      Mandelari eskuinekoek eta inperialistek egiten dioten gorazarre ulertzen hasteko lekuko pribilegiatu bat ekarri dut nire lehenengo iruzkinean: ANCren Batzorde eragilearen kide ohia, Inteligentzia Zerbitzuetako ministro ohia eta Hegoafrikako Alderdi Komunistaren kidea den Ronnie Kasrils-en lekukotasuna. Negoziazio prozesu horren irakurketa autokritikoa egiten du, eta nahiko argigarria izan daiteke egungo egoera ulertzeko.
      .
      Nire ustez ez dago misterio handirik ulertzeko zergatik Inperialistek eta eskuinek Mandela “kanonizatu” duten: iraultza soziala, politikoa eta ekonomikoa bilakatu ahal zen apartheiden aurkako borroka, gehiengo beltzarentzako kaltegarria izan ziren akordioen bitartez ohiko “demokrazia” kapitalista bilakatu zen. 2012ko Marikanaren sarraskia guzti honen adierazle bat baino ez da.
      .
      Nire burua ezkerreko kidetzat daukadan heinean Mandelaren ibilbide militantea interesgarria iruditzen zait, batez ere aipatu akordio horiek sinatu arte. Badago txalogarria iruditzen zaidan beste kontu bat; nazioarteko arloan ez zuen bere jarrera antiinperialista utzi; Mendebaleko eraso militarren aurka agertu zen, besteak beste Libian, azkena aipatzeagatik.
      .
      Berak esaten zuen bezala “Ez dut nahi nire bizitzaren puntu beltzak aipatu gabe aurkeztua izatea”. Horregatik panegiriko aingerutarrak aspergarriak egiten zaizkit.

      • Ados diozunarekin funtsean, eta datu ekarpena eskertzekoa da. Zuk diozunaz gain, bertze kontu bat ere kezkatzen nau ni: ezkerreko eta progresista herrikoi anitzen aldetik ere bai, nola sartu den Mandela “kanonizatzeko” gorazarre gurpil horretan. Gure gaurko gobernuburu duinetako bat izan da Mandela, guztiz ados neu ere, baina zuk diozun bezala (eta bikain ekarria Mandelaren beraren erranaldi hori), argi-ilunak izan ditu gure honek ere, eta orban larriena neoliberalismoari hain erraz men egite hura izan zen. Ezkerreko eta progresista herrikoiek horretan sartu nahi ez izateak beldur ematen dit, ezkerreko eta progresista herrikoi anitzek ere ez ote duten behar psikologiko bat, heroi, lider, kaudilo ukitu-ezin, hutsezin, orbangebeen behar psikologikoa alegia, mundua aldatzeko ahaleginetan jarraitu ahal izateko…

  • Oxandabaratz 2013-12-08 21:55

    Beno, nik uste dut I. Larreak kritika besterik ez diola egin Mandelari; ez du ez iraindu, ez deitoratu ez lokatzetara bota, Argiak eta ilunak azaldu ditu, ez besterik; ez dut uste muturreko jarrera manikeoa denik. Nik ez dakit bat egin edo ez, ez baitut Mandelaren botere-epealdia oso ondo ezagutzen horri buruz mintzatzeko, baina Larrearen iritzia zentzuzkoa iruditzen zait.

  • Xabier Letek (eta akaso Mandelak ere bai noizbait) esan zuen bezala, aguanta zaitzatela zeuen ama santisimak!

  • Hego Afrikaren egoeraz, ANCren eboluzioaz eta Mandelaren ibilbideaz irudi apur bat integralago izateko artikulu sorta interesgarri bat:
    .
    “Nelson Mandela y el valle de las sombras (1ª parte)”tik “Nelson Mandela y el valle de las sombras (y 4ª parte)”ra
    http://borrokagaraia.wordpress.com/2013/12/15/nelson-mandela-y-el-valle-de-las-sombras-y-4a-parte/

  • Ekarpen onak, Larrea.