Neda, askatasunaren sinboloa

cc-by. harrystaab. Flickr.
cc-by. harrystaab. Flickr.

Neda deitzen da, eta askatasunaren sinbolo bilakatu da Mir Hossein Musaviren jarraitzaileentzat.

Bere irudiak, lurrean etzanda, odola dariola, munduari bira eman dio, norbaitek zuzenean grabatu zuelako momentua telefono mugikor batekin.

Hedabideek diotenez, Neda Salehi Agdah Soltan deitzen da, 26 urteko filosofia ikaslea eta Irango hauteskundeak berriz egiteko eskatzen duen mugimendu berdearen sinbolo bilakatu da.

Larunbatean tiro bat eman zioten bularrean, erregimenaren aldeko eta aurkako protestek Teherango kaleak bete zituztenean. “Ahotsa” esan nahi du bere izenak.  Mir Hossein Musavi erreformistaren jarraitzaileen ‘marea berdea’ ez da isilduko.

Informazio gehiago: BBC , CBCnews , El Mundo , Al Jazeera

Juan Varela kazetari eta kontsultorearen gogoeta interesgarria iruditu zaigu.

Wikipedian ere badago sarrera bat dagoeneko. Neda Soltani.

Nedari oroimenez sortutako webgunea. www.tributetoneda.com

Neda eta Iran, Twitterren, segunduoro.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.