Naziotasunik gabeko 70.000 haur jaiotzen dira urtean

Naziotasunik gabeko 70.000 haur jaiotzen dira urtean

Naziotasunik gabe jaiotzen dira urtean 70.000 haur munduan. Ez dute ez nortasun agiririk, ez jaiotza agiririk. Legearentzat ez dira existitzen.

7K aldizkariak Naziotasunik gabeko 70.000 haur jaiotzen dira urteanargitaratutako erreportaje batek hainbat xehetasun biltzen ditu gaiaren inguruan. Iheslarientzako Nazio Batuen Agentziak “Hemen nago. Hemengoa naiz” txostena kaleratu du. Bertan, Boli Kosta, Dominikar Errepublika, Jordania, Georgia, Italia, Malaysia eta Thailandiako 250 haur eta gazteren kasuak jaso ditu.

Nola liteke urtero 70.000 haur nortasunik gabe jaiotzea? Haurrei aitortzen zaizkien giza eskubideen artean naziotasuna izatekoa dago, baina badaude eskubide hori betetzen ez duten herrialdeak.; 196 herrialdetik 194k babestu zuten Haurren Eskubideen Nazio Batuetako Hitzarmena.

Eskubide hori ez betetzearen ondorioak oso larriak dira, zalantzarik gabe. Esaterako, hogeita hamar herrialde baino gehiagotan, umeek dokumentazioa behar dute arreta medikua jasotzeko, eta, gutxienez hogei herrialdetan, ezin dute legearen bermearekin txertorik jaso. Gainera, dokumentazio ezak traba asko sortzen dizkie umeei euren hezkuntza prozesuan eta horrek, etorkizunean lan duin bat izateko aukerak murrizten ditu.

.

Nola geratu daiteke haur bat naziorik gabe?

Herrigabetasun kasurik nagusienak etniak, arrazak, erlijioak edo genero arrazoiak sortuak izaten dira. Azken honi dagokieonean gainera, emakumeek bazterketa bikoitza jasaten dute; 27 herrialderen naziotasun legeen arabera, amek ez dute seme-alabei euren naziotasuna transmititzerik, aitek bai.

Jaiotza erregistroak berebiziko garrantzia izaten du halakoetan, bestela pertsona hauek ezin dute frogatu beharrezkoak diren loturak dituztenik Estatuarekin. Migratzaile eta errefuxiatuei eragiten die arazo honek gehienbat.

.

Nola egin hobera?

Gobernu batzuk ohartu dira aberrigabe gazteei naziotasuna ematea onuragarria izan daitekeela. Dena den, itxura txarra du oraindik kontuak, batez ere, osasuna eta hezkuntzari dagokien alorretan.

UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Agentziak hamar urteren buruan herrigabetasunarekin bukatu nahi du, eta, horretarako, hainbat urrats identifikatu ditu, besteak beste, jarrain zerrendatutakoak:

  • Umeak jaiotzen diren herriko naziotasuna jaso ezean aberrigabe bihurtuko balira, amek seme-alabei naziotasuna transmititzea debekatzen duten legeak ezabatzea.
  • Arraza, etnia edo erlijio arrazoiak tarteko naziotasuna ukatzen duten legeak indargabetzea.
  • Jaiotza-erregistroan sartzeko eskubide unibertsala gizaki orori aitortzea.