Nagusi “putasemea”

by db photography, Flickr
by db photography, Flickr

Enpresa batean langile batek eta gerenteak eztabaida gogorra izan zuten. Dietak zirela eta ez zirela oihuka hasi ziren. Langilea nagusiaren bulegotik “tipo hau zoroa zagok!” esanez atera zen. Hurrengo egunean berriz eztabaidatu zuten eta orduan “putaseme” deitu zion langileak nagusiari.

Hori horrela kaleratua izan zen. Baina Kataluniako Auzitegi Gorenaren aburuz, kaleratzea gehiegizkoa da, halako espresioak ohiko, eguneroko bilakatu direlako.

Badakizue, putaseme, kabroi edota milaka aukera dituzue. Egunero kalean entzun eta erabiltzen dituzuenak. Ohiko direnez, zilegi dira.

Ordu extrak ordaintzen ez dizkizutenean, zure ordutegia errespetatzen ez dutenean, egindako lana gutxiesten dutenean edota zure ahalmenen gainetik exijitzen dizutenean nagusia iraintzeak ez du askorako balioko. Baina gehienetan enpresa-buruak du azken hitza eta halakoak egiten jarraitu nahi badu hala egingo du. Kasu horietarako, egoera hobetzeko ez bada ere, terapia egokia izan daiteke.

Jurisprudentzia sortzen dute halako erabakiek. Zigorgabetasunaren babesean, beldur beharko lukete nagusiek; eurak iraintzeko moda sortu liteke eta.