Mundu-Bankua: ekonomia krisia, krisi humanitario bihurtuko herrialde txiroenetan

Kaleko umeak zabortegi batetan jatekoaren bila. CC-by Venetia Joubert Sarah Oosterveld
Kaleko umeak zabortegi batetan jatekoaren bila. CC-by Venetia Joubert Sarah Oosterveld

Beste behin ere, behartsuenek pairatuko dituzte sistema kapitalistaren akatsak modu latzenean. MBak atzo aireratutako txostenaren arabera, %4,7 jaitsiko da garapen bidean dauden herrialdeen haztapen ekonomikoa. Txina eta Indiako ekonomiak barne hartzen ez dituen txosten honi kasu eginez, zenbait herrialdek haztapen negatiboa izango dute ere. Honen kariaz, milioika lagunek txirotasunaren-ataria zeharkatuko dute.

Guzti honi gehitu behar zaio herrialde dirutsuenek beren diru laguntzak murriztuko dituztela, eta beraz, zonalde behartsuenek are luzeago pairatuko dutela ekonomiaren beherakada. Honen ondorioz, MBko bozeramaileek herrialde garatuei koordinatutako esfortzua eskatu die “70. eta 80. hamarkadako zorraren krisia errepikatu ez daiten”.

MBaren eskaerak hor egonda ere, Andrew Walker ekonomian adituaren iritziz, 800.000 milioi dolare gutxiago zuzenduko dira garapen bidean daude herrialdeak laguntzeko, 2007arekin alderatuz. Alegia, %70 gutxiago lagunduko zaie herrialde behartsuei, noiz eta munduak krisi garai benetan latza pairatzen duenean.

Oso aipatzekoa da ere, zenbait herrialdeen ekonomiek finantzazio pribatuen dependentzia erabatekoa dutela. Honen ondorioz, albiste ekonomikoek erne jarri dituzte herrialde hauetako eragile ekonomiko diren zenbait enpresa eta banku. Datu beltzok hor egonda ere, astiro, baina 2010. urtean gorantz egingo dute herrialde behartsuenen ekonomiek, betiere MBaren txostenaren arabera.

garapena, krisia, Munduko Bankua, txostena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude