Maitasunaren algoritmoaren bila

Maitasunaren algoritmoaren bila

Ted Talks izeneko hitzaldietan  Amy Webb-en istorioarekin topo egin eta gurera ekarri nahi izan dugu. Online Datinga edo internet bidezko harremantzearen inguruko ikuspegi berri bat dakarrelako; gerturaketa eta metodologia analitiko bat ematen du, oso kalkulatzailea.

Maitasunaren algoritmoaren bilaAntza, bilaketa sistematizatzea  bila zabiltzana topatzeko beharrezkoa da, edo asko errezten du behintzat. Modu orokor batean, 1 eta 0 etan oinarritutako lenguaia batean, algoritmo zehatzek soslaiak gurutzatzen dituztenez, algoritmo hauei, bila zabiltzan hori (Webb-en kasuan familia osatzeko epe luzerako erlazio bat) topatzen laguntzeko eman beharreko bazkaz ari da. “Hackeatu” aditza erabiltzen du berak.

Ez ditugu aztertu nahi Webb en motibazioak zeintzuk diren (“Mr. Right, Printzipe urdina” terminoaren erabilera, bere ingurunearen rola, familia osatzeko larritasuna, haurrak izateko adinaren presioa, gizonezkoekin porrota eta kulpa sentimentua…) baizik eta bideoan aipatzen dituen Online Datingerako teknika kuriosoak.

Amy Webb judutarra da eta bikotekidea topatzeko nahian, online datingean hasi zen ezkongai bila. Bere soslaiaren emaitza eskasak ikusita eta familia bat osatzeko bere larritasuna zela eta, amonaren aholkuak albo batera utzi (“espero ez duzunean agertuko da”) eta “Online Datingean” sistema propio bat sortzea erabaki zuen.

EZAGUTU AMY WEBB-EN ISTORIO GUZTIA #KM_BLOG-EAN! >>>
Maitasunaren algoritmoaren bila