Lehen ezetz, orain baietz Irlandan

Abhi, Flickr
Abhi, Flickr

Lasai hartu du arnasa Europar Batasunak Irlandak Lisboako itunari emandako baiezkoarekin. Iazko ezezko bozen %53ari buelta eman dio, baiezkoen portzentaia %60tik gora bilakatuz. Emaitzak irauli egin dira.

Emaitza gustatu ez eta irlandarrei “beste aukera bat” eman zien Europak, emaitza “ona” aukeratu zezaten. Eta hala egin dute, bigarren aldian, “bide onetik” joan dira.

Europako konstituzioaren kasuan lortu ez zutena lortu dute Lisboako itunarekin. Horretarako urte betean kanpaina mediatiko izugarria, irlandarrei Europako ametsa zapuztu zezaketela ohartarazteko. Krisi garaian oztopo ez izateko deia ulertu dute.

Baietz esateko ezetz esan eta ezetz esateko baietz. Ez dio axola, erantzuna aurrez erabakita dagoenean.