Kosovo: II urtea

  1. Biztanleak: 2.200.000 biztanle ditu. Euskal Herriak baino gutxiago eta EAEk baino apur bat gehiago.
  2. Gobernua: NBEn protektoratua izaten jarraitzen duen errepublika bat da. Fatmir Seijdiu da presidentea.
  3. Populazioaren banaketa: Bi milioi horien %83 jatorri albaniarrekoa da, %8 serbiarra den bitartean. Bestelako gutxiengoek ere garrantzia dute herriaren soziologian, gorani eta ijitoek batez ere.
  4. Iparraldeko autonomia:Iparraldean kokatzen da serbiar jatorriko jendea. Han gehiengoa dira, eta 2008ko ekainetik, Serbiako gobernuaren aterkipean, Kosovo eta Metohijako asanblada autonomoki gobernatzen du. Kosovoko gobernuak ez du autonomia hori onartzen ordea.
  5. Kosovo, Serbiaren sehaska. Plano sinbolikoak paper garrantzitsua jokatzen du auzi honetan. Serbiaren sehaska historikoa izan da Kosovo.
  6. Ekonomia: Euroaren eraginpean dago. Europako lurralderik pobreenetako bat da. Langabezia tasa%40-50ekoa da eta industri sarea oso ahula du. Atzerrian dauden etorkinen bidalketek eta kanpo laguntzak ekonomia orekatzen laguntzen die.
  7. Kirola: Eskubaloiko eta ping-pongeko federazio ofizialak ditu. Baina ez batzar olinpikoak ez UEFAk ez ditu onartu eta beraz ezin dute Olinpiar Jokoetan eta UEFAren nazioarteko txapelketetan aritu.
  8. Erlijioa: Kosovoarren %92 musulmana da. Gainerako %7 kristau ortodoxoak dira.
  9. Nekazaritza eta kutsadura: Nekazaritza eta abeltzantzarako lur oso emanakorrak izan arren, lehengaiak ateratzeko egindako meatze lanek eta horrek sortutako kutsadurak asko kaltetu ditu.
  10. NBEren indarrak (MINUK): 1999ko gerla amaitu eta Kosovok bere independentzia aldarrikatu duen arren, zenbait eremuk MINUKen, Nazio Batuen Erakundearen Behin-behineko administrazioaren mende jarraitzen dute. Hala nola, defentsa, barne segurtasuna eta Kosovoaren iparraldeko eremuei dagozkien kontuak, adibidez.

MTUxNQ==

Indepentzia ospatzen, NYeko Times Squaren

Irudia | Indepentzia ospatzen, NYeko Times Squaren | Angela N | Creative Commons By SA
Irudia | Kosovoko independentziaren aldeko manifestazioa | MrSco | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.