Kosovo berreraikitzeko, komunikazioa

CELEBRACIÓN INDEPENDENCIA DE KOSOVO 

Munduko herrialde gazteenetako bat da Kosovo, bi zentzutan: 2008. urteko otsailaren 17an sortu zelako ofizialki Kosovoko Errepublika; eta gainera, Europako biztanleria gazteenetako bat duelako (25,9 urtekoa batazbeste). Horregatik hartu omen dute gaztetasuna (“the young europeans”) beren posizionamendua lantzen hasteko.

Minutu beteko spot bat du oinarrian kanpainak (nahiz eta bestelako piezak ere badituen), eta Europan eta Estatu Batuetan ikusiko da, CNN, BBC, Euronews, Bloomberg eta Eurosport telebista kateetan.

http://www.youtube.com/watch?v=gqEUDeZJSCE

Mundu osoan Kosovori buruz dugun pertzepzioa aldatu nahi dute. Baina Kosovo bertako herritarrengan ere izango du kanpainak eragina, jakina. Kanpo komunikazio ekintza bat da, baina garrantzitsua, potoloa, berria, eta barne irakurketa bat baino gehiago izango ditu seguru.

Kosovok bakarrik al du herri-markagintza lantzeko beharra?

Publizitatea, marketina, komunikazioa, kultura.