Kopenhagekoaren inguruan

OTA1

Herrialde industrializatuek negutegi efektua eragiten dituzten gasen isuriak 2020rako %25 eta 40 artean murriztea da bileraren helburu nagusia. 1990. urtea hartzen dute oinarri horretarako. Hau da herrialdeek hori betetzeko konpromisoa hartzea nahi da, eta konpromiso hori betetzeko neurri batzuk finkatzea. Soilik hala ekidin ahalko baita planetaren bataz besteko tenperaturaren igoera geldiaraztea. Industrializazio aurreko garaitik bi gradu baino gehiago ez igotzea nahi dute.

Arazoa, ordea, herrialde guztiak ez daudela prest konpromiso hori hartzeko. Gasen isuria murrizteak kostu ekonomikoa du, teknologia ez hain kutsakorretan inbertitu beharra eskatzen du. Eta merkeago ekoizteko aukerari ezetz esateko konbentzitzea ez da erraza izango.

Arazoa herri industrializatu guztiek duten arren, hiru herrialde dira, batik bat, konbentzitu beharrekoak: Txina, India eta Brasil. Garapen fase batean daude hiru ekonomia horiek eta 2020rako euren isurien %15a murriztea nahi da. Indiak CO2ren isuriak %20 eta 25 artean murrizteko asmoa agertu du, betiere horretarako nazioartearen laguntza jasotzen badu.

Orain arte, egun ekonomia potentzia handi diren herrialdeek ez dute garapen maila horretara iristeko halako mugarik jasan. Hori horrela, hiru herrialde horientzat ez da bidezkoa, euren aurretik garatu direnek jasan ez zituzten neurriak hartu behar izatea. Baina egungo egoera lehengoa baino larriagoa da.

Eta guztiak ez daude berdina emateko prest. Europar Batasunak %30eko murrizketa egiteko prest dagoela dio, beti ere, gainontzeko herrialdeek antzerako ahaleginak egiten badituzte. AEBk, %17a soilik eskaintzen du, printzipioz.

Egunotan Konpenhage egingo duten goi-bileran nazioarteko diru funts bat sortzeko proposamena ere eztabaidatuko dute. Diru hori, garapen bidean diren herrialdeetan tekonologia ez kutsakorrak garatzeko bideratuko litzateke. Europar Batasunaren arabera urteko 150.000 milioi dolar beharko lirateke.

Kiotoko protokoloa 2012an amaitzen da. Asmoa, egunotan itun berri bat sinatzea da, zeina munduko herrialde guztiak edo gehienak sinatuko duten.

Eta bilera horretatik, protokolo berri batez gain, balio, tekonogia, prezio, finantzazio eta inbertsio fluxu, eta herrialdeen arteko harremanen eskema berriak ere aterako dira. Edo behako lukete behinik behin.

Irudia | Fabrika | Perrimoon | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Kopenhagekoaren inguruan”-ri buruz

  • Unai Ugalde 2009-12-07 22:00

    Ia bi gizaldi igaro dira lehen aldiz erregai fosilak erabiltzen hasi ginenetik, eta horri eskertu behar diogu gaur egungo aberastasuna. Bainan gure hazteko patroia, konsumitzeko jarrera, alegia, bakterioenaren pare-parekoa dela esan daiteke: ahalik eta azkarren erre eta gastatu, eta gero, gerokoak. Hazkundearen ondoren, heriotza fase bat etortzen da.
    Datorren urtean ospatuko da Jacques Monod-en jaiotzaren 100. urteurrena. Berak asmatu zuen bakterioen hazkundea ekuazio batekin definitzea. Guk horixe dugu orainxe jokoan: orokorki bakterioak baino hobeagoak garela erakustea, eta ekuazioaren kurba zuzentzea.