Istorioen mailako Storytelling-a

Istorioen mailako Storytelling-a –

Aski ezagunak dira World Press Photo erakundeak antolatutako urteroko argazkilaritza sariak. Honakoak ordea, 2017ko storytelling digitalaren sariketako irabazleak dira. Ikusentzunezko kazetari, ekoizle eta bestelako sortzaileentzako sortu zuten sariketa 2011ean, istorioak ikusentzunezko formatuan sortzeko eta kontatzeko molde berriak sustatzeko asmoz. Irabazleen sorkuntzak xehe ikustekoak dira gero. Sartu muturra eta gozatu.

Laburra: ‘Claressa’ (Zackary Canepari)

17 urteko Claressa T-Rex Shieldsek urrezko domina lortu zuen 2012ko Londresko olinpiar jokoetan. Boxeo olinpikoan urrezko domina lortu duen lehenengo emakumea da bera, baina, hala eta guztiz ere lehengo auzo berean bizi da eta ez du sponsor ez laguntzarik. Hautu zail bat egin behar du: orain bezala segi ala familia eta sorlekua utzi boxeoan jarraitzeko aukerak bilatzeko.

Berritzailea: ‘A New Age of Walls’ (The Washington Post)

Globalizazioaren aroan, bazirudien munduko mugak amaitzear zirela merkatu librearen mesedetan. Baina, terrorismoaren mehatxuak, gudetatik ihesi sortutako etorkin olatuek eta eskuindar populismoak muga fisikoen garaira garamatzala dirudi. Murru erraldoien arora. The Washington Post egunkariak ‘Raising Barriers’proiektuaren baitan munduko zortzi herrialdetan gertatzen ari diren banaketa bortitzak erakutsi nahi ditu lan honen bidez. Ikusi osorik egunkari estatu batuarraren storytelling molde berritzailea, hemen.

Murgiltzailea: ‘The Dig’ (The Skin Deep eta Murmur)

Zure ideologia ziur aski oso argi izango duzu, baina zer pentsamolde duzu jendartean sortutako harreman molde “berriekiko”. Eta zure ingurukoek? Hain zuzen ere, horixe aztertu asmo dute The Skin Deep eta Murmur kolektiboetako partaideek, ikuslea esperientziaren erdigunean jarriz. Ikusi ‘The Dig’ istorioa osorik hemen.

Luzea: ‘When the Spirit Moves (Justin Maxon eta Jared Moossy)

Chester (Pensilvania) herrian afroamerikarrak dira gehiengoa eta bertako hilketa tasa AEBtakoa baino 18 aldiz handiagoa da. 1960. urtean gogor jo zuen krisiak eta industriak porrot egin zuen. Istorio honek, hezkuntza faltaren eta krimen tasaren arteko harremana aztertzen du, era berritzailean landu ere.

Istorioen mailako Storytelling-a

Istorioen mailako Storytelling-a

Ekaitza bainuontzi batean