ISISen aurkako Martxa Globala – Kobanêren alde

ISISen aurkako Martxa Globala - Kobanêren aldeDatorren larunbatean munduko martxa deitu dute kurduen aldeko hainbat elkartek. Mundu osoan zabaltzen ari diren manifestua euskaratuta dakarkigu jarraian.

DEIALDI LARRIA

2014ko azaroaren 1a, arratsaldeko ordu bietan:

ISISen aurkako Martxa Globala – Kobanêren alde – Gizateriaren alde !

ISISek Ipar Siriako Kobanêko eskualde kurduaren aurkako kanpaina militarrari ekin dio hainbat frontetan. 2014ko martxotik Kobanêren aurkako ISISen hirugarren erasoa da. Aurreko bi aldietan ISISek porrot egin zuenez, indar handiagoz ari dira erasoan orain, Kobanê hartzeko asmoz.

Aurtengo urtarrilean, Kurdistan mendebaldeko (Rojava) kurduek, administrazio autonomoak ezarri zituzten, hiru kantoi eratuta. Kobanê da hiru kantoi horietako bat. Turkiarekin dauka muga Kobanêk iparretik, eta inguruan dituen gainontzeko muga guztiak Estatu Islamiarrak kontrolatzen dituen lurraldeak dira. ISIL (Irak eta Sortaldeko Estatu Islamiarra) AEBetan egindako arma astun eta modernoak erabiliz iritsi da Kobanêko mugara. Ehunka mila zibilek historia modernoko genozidio izugarriena sufritzeko mehatxua daukate. Kobanêko herria erresistitzeko ahaleginean ari da, oinarrizko arma arinak erabiliz ISILeko terroristen eraso zitalen aurrean, Kurdistan Mendebaldeko Herriaren Defentsa-Unitateen laguntza soilarekin (YPG eta YPJ), nazioarteko inolako babesik gabe.

Horregatik premiazkoa da ISISen aurkako -Kobanêren aldeko- eta Gizateriaren aldeko Martxa Globala.

ISILen aurka borroka egiteko nazioarteko koalizio deritzon horrek, ez dio lagundu era eraginkorrean erresistentzia kurduari, Kobanên gertatzen ari den genozidioaren lekuko izan arren. Nazioarteko legeari dagokionez ere ez dituzte egiazko betebeharrak bete. Koalizio zenbait herrialdek, Turkiak bereziki, diruz eta militarki laguntzen diete ISISeko terroristei Iraken eta Sirian.

Horregatik premiazkoa da ISISen aurkako -Kobanêren aldeko- eta Gizateriaren aldeko Martxa Globala.

Munduak Ekialde Hurbilean demokrazia nahi badu, Kobanêko erresistentzia kurduari lagundu behar dio. Rojavako autonomia demokratikoak Siriako herriei askatasunezko etorkizuna bermatzen die. Horregatik, “Rojava eredua” -Rojavan garatutako jarrera sekular, ez-sektario eta demokratikoa- aniztasunean batasuna egikaritzen duen eredua da.

Orain ekin

Iritsi da beraz, munduko aktoreei bestela pentsatzeko arrazoiak emateko unea.

Mundu osoko pertsonei dei egiten diegu Kobanêrekin elkartasuna adieraz dezaten. Irten kalera, zaudeten lekuan zaudetela.

Horregatik, zintzoki eskatzen dizuegu Kobanêren aldeko Martxa Globalarekin bat egin dezazuen. Bat egin erresistentziarekin, ISISen aurka -Kobanêgatik – Gizateriaren alde! Ekin orain!

ISISen aurkako Martxa Globala – Kobanêren alde

2 pentsamendu “ISISen aurkako Martxa Globala – Kobanêren alde”-ri buruz

  • Herri Kurduak ISISen aurka mantentzen duen erresistentzia txapela kentzekoa bada ere, gogoratu behar da Sirian guda zibila hasi zenean Kurduen fakziorik nagusienak Al-Nusra frontearekin (Al qaeda) eta “Siriako Armada Librea” islamistekin lakrikunkeriatan ibili zirela. Badakizue, umeekin oheratzen dena bustia esnatzen da.
    Bestalde, Siriar herria 3 urte luzez merzenario islamisten terrorismo eta sarraski mugagabea jasaten egon dela berdin zaigula dirudi. 3 urte hauetan ez da Sirako herria, Siriako armada miresgarria eta Siriako legezko gobernuaren aldeko keinurik izan Euskal Herrian zein Europan. Kurduen aurka hasi zirenetik ordea elkartasun keinuak etengabeak izan dira Kurduentzat. Siria bigarren mailako herri bat ote da Euskal moralistentzat?

  • Oxandabaratz 2014-10-28 12:20

    hiltzenHil:

    Ez da Siria vs Kurdistan, Bai batekin zein bestearekin egon behar gara (ez bai, badago fakzio kurdu bat FSArekin (hots, Al Nusra) egon iznja dena, baina ez da PYD-YPG izan, eta ezta “nagusiena”. Kurduak alderdi guztietan daude, baita ere ISISen). Batzuk gaizki egin zutela Siriari errespetua ez erakustean? Ados. Horrek gu justifikatzen gaituela gaizki egiteko? Ez.

    Bestalde, Siriaren aldeko ekimenak ere eogn izna dira Euskal Herritik, kontzentrazio batzuk deitu ziren,e ta manifestu abt atera zen. Noski, zuk hainbeste gorroto dituzun ezkertiarrak ziren…