Irudiaren morboa

ODg0

 

Gertakariak birsortzen dituzte animazioen bidez. Hilketa bat nola gertatu den pausuz pausu erakusten dute. Hala ere, irudiak egiazkoak ez izateak ez du morborik ez dagoneik esan nahi, guztiz aurkakoa. Irudi odoltsu, bortitz eta gogorrenetan olgatzen baitira.

Hain zuzen ere, egiazko irudiak falta direnean erabiltzen dute animazioa, irakurle-ikuslegoaren kuriositatea asetzeko. Odola baitute gustokoen. Irakurleek edo egunkarietako arduradunek? Hor ere zalantza.

Hori, noski, prentsa sentsazionalistaren hautua izan da. Hemen, garai batean, baziren egunkari sentsazionalista ugari. Egun, guztiak informazio serioaren mozorropean ezkutatzen dira. Baina aldiro-aldiro, nahita edo nahigabe, morboa bilatzeko duten irrika azaleratzen dute.

Ez nintzateke harrituko gurean ere, laster, Japonian hainbesteko arrakasta duen teknika ikusiko bagenu… Eta animazio bidez, tratu txarren albisteak, edo atentatuak, edo liskar odoltsuak, edo istripuen albisteak ilustratuta ikusiko genituzke. Nik nahiago ditut argazkiak, gutxienez “errealitatea” (honen ikuspegi bat behinik behin) islatzen baitute.

Irudia | Animazioak | cc | Creative Commons By SA
animazia, komunikabideak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude