Iraganak Kapuscinski harrapatu du

Mitoa desmuntatzeko ahalegina dirudi Artur Domoslawskiren «Kapuscinski Non-Fiction» liburuak.

Konplazentziarik gabe birpasatzen du journalista eredugarriaren bizitza. Eta Poloniako sobietarrentzat informatzaile gisa aritu izana eta bere liburuetako errealitateak, zenbaitetan fikziozko izatea leporatzen dio.

Zerbitzu sekretuetan informatzaile

Lehenagotik dator Poloniako zerbitzu sekretuetarako lanean ibili zenaren afera. Komunista leialtzat ere definitu dute, bere lanak partzialtasun saio eta kazetaritza eredugarria ez direla salatu nahiko balute bezala.

Liburuetako errealitatea ez da hain egiazko

Bigarren salaketa hori du Domoslawskik. Liburuan idazten dituen gauza asko ez direla berak idatzi bezala. Esaldiak aldatu zituela eta testuinguruak edertu.

Domoslawskiren asmoa

Gaurko El Paisen dioenez:

“Intenté resolver una serie de preguntas clave para entender a Kapuscinski. Uno: ¿Cómo hizo su carrera de gran reportero en un sistema que no era democrático? ¿Era suficiente tener el talento de reportero y de escritor? ¿O era necesario tener otros talentos como el de un negociador político, el saber convivir con gente extraña y el de tener un buen olfato? Dos: ¿Cómo fue la vida privada de un hombre que creció en medio de una guerra y que después estuvo siempre de viaje? ¿Cómo fue el Kapuscinski hijo, padre, esposo y amante? Tres: ¿Nos dijo siempre toda la verdad de lo que había sucedido y de lo que había sido testigo? ¿O cruzó las fronteras de la ficción vendiendo lo que hacía como periodismo? Había varios temas polémicos por investigar: durante décadas, Kapuscinski creyó en el Partido Comunista de Polonia y construyó su carrera de escritor utilizando su posición privilegiada, no de un modo cínico sino como un creyente de verdad. También colaboró con el espionaje polaco mientras era corresponsal en América Latina y África.”

Bereziartuaren apuntea

Kazetaritzaren eta literaturaren arteko muga lausoaz ari dela, horrela amaitzen du Gorka Bereziartuak Boli Gorria blogean Kapuscinskiren aferaz idatzitako artikulua:

“Karmelo Landak Euskarazko Kazetaritzaren Kongresurako idatzi zuen ponentziaz akordatu naiz. Landak esaten zuen, hainbat arrazoi tarteko, literaturaren eta kazetaritzaren arteko tartea gradu kontua dela gaur egun. Eta horri jarraituz, kosta egiten da Domoslawskik aipatzen duen lerroa non dagoen asmatzen. Burua lotuegi daukanaren sailkapena dirudi. Duela bi mendeko ikuspegia. Baina, egunero publikatzen diren gauzak ikusita, zabalduen dagoena.”

Gaian sakontzeko

Le Monden

Rue89n

Observatorio Fucatel

Kapuscinski: egia zen ala fikzioa

Irudia | Kapuscinski: egia zen ala fikzioa | Ezezaguna | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.