Ikusi herrialdeen tamaina internet erabiltzaile kopuruaren arabera

Ikusi herrialdeen tamaina internet erabiltzaile kopuruaren arabera

Interneterako sarbidea giza eskubideen pare jartzen hasiak dira sareko arrain handiak. Hala balitz, internetekin ere gainontzeko eskubideekin dagoen tamainako desoreka legoke egungo munduan. Nortzuk daude online? zenbateko pisua dute?

Oxford Institute-eko Information Geographies proiektuak “Internet Population and Penetration” mapa sortu du. Sareko konexioak estatuz estatu duen zabalkundea irudikatu dute (kolore gorriaren graduazioaren arabera), eta estatu bakoitzaren tamaina interneterako sarbidea dutenen kopuruaren arabera handitu edo txikitu. Mapa osatzeko bi irizpide estatistiko horiek World Bank-ek 2011an publikatutako informazioatik atera dituzte. (klik egin handiago ikusteko)

Ikusi herrialdeen tamaina internet erabiltzaile kopuruaren arabera

(Euskal Herria txertatu dut, 2 milioitik gora erabiltzailerekin)

Hauek dira atera daitezkeen ondorio estatistiko batzuk:

  • Txinak ditu alde handiz internet erabiltzaile gehien (564 milioi), nahiz eta %42 bakarrik egon sarean (2012ko datuak WB).
  • %80tik gorako sarbidea duten herrialde guztiak Europan daude, Hego Korea, Zeelanda Berria, Qatar eta Kanada salbu.
  • Populazioaren eta internet erabiltzaileen arteko desoreka handiena Afrikako kontinenteak du.

Mark Graham eta Stefano De Sabbata maparen sortzaileek bi ondorio nagusi erantsi zituzten mapa argitaratzearekin batera:

  • Asiaren igoera interneteko populazioaren ekarpenean; erabiltzaileen %42 Asiakoa da.  Txinak, Indiak eta Japoniak Europak eta Ipar Amerikak batuta baino arrantzale gehiago dute.
  • Interneten pisu gehien duten herrialdeetako gutxi daude sareko sarbide handiena dutenen mailan (%80tik gora). Aipatzekoa India azken kategorian dagoela; %12,6 bakarrik konektatzen da. Beste hitz batzuekin esanda, interneteko nazio handienetan asko hazteko lekua dago.

Goiko irudia interpretatzeko orduan munduko estatuak haien populazioaren arabera erakusten duen mapa ezinbestekoa da, alderaketa egokia egiteko. Hona Nature-k 2006an egindakoa.

populationEta Euskal Herrian non gaude?

Populazioaren %72 online dago. [Hegoaldeko datuak INE 2012; Iparraldekoak ITUren Frantziako datuetatik eratorriak].

2.247.244 lagunek dute etxetik internetera konektatzeko ahalmena Euskal Herrian.

Lurraldez lurraldeko datuak (Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoak Eustat; NFEkoak eta EAEkoak INE):

  • Araba: %65,8
  • Bizkaia: %65,2
  • Gipuzkoa: %65,7
  • Nafarroa: %68,7
  • EAE: %71,7

Inguruko estatuekin alderaketa eginez gero, eta datuen iturriaren arabera, Espainiaren pare edo aurretik dago (%72-%67,9) Euskal Herria. Aipatzekoa da INEren arabera Espainiako autonomia erkidegoetan EAE dela hirugarren sailkatua Balear Irlen eta Madrilen atzetik, eta Nafarroa seigarrena.

Frantziaren atzetik dago (%72-%83) Euskal Herriko bataz bestekoa. Artikuluaren lehenbiziko mapa 2012ko datuekin eguneratuko balitz Frantziak kolore gorria luke, alegia, %80tik gorako sarbidea duten multzoan legoke.

Europako Batasuneko nazio gehienak aurretik ditu Euskal Herriak. Punta-puntakoak ITUren 2012ko datuen arabera Islandia (%96), Suedia (%94) eta Herbehereak (%94) dira. Euskal Herriak atzetik dituenak: Eslovenia (%70), Malta (%70), Lituania (%68), Polonia (%65), Portugal (%64), Kroazia (%63), Zipre (%61), Italia (%58), Grezia (%56), Bulgaria (%55) eta Errumania (%50).

(Artikulu honek The Atlantic-en Rebbeca J. Rosen-ek idatzitako What the World Would Look Like If Countries Were As Big As Their Online Populations artikuluan du oinarria)

Ikusi herrialdeen tamaina internet erabiltzaile kopuruaren arabera

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

4 pentsamendu “Ikusi herrialdeen tamaina internet erabiltzaile kopuruaren arabera”-ri buruz

  • Oso interesgarria!!!

  • pierrepeter 2013-10-15 18:16

    INEn datuen ordez EUSTATenak erabili mesedez

  • Gari Garaialde 2013-10-16 09:52

    Datuetan zerbait oker dagoela esango nuke.
    Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako datuen ondoren EAEkoa eman duzue. Zaila dakusat EAE osatzen duten 3 lurraldeen media baino altuagoa izatea EAEk zuzenean emandako kopurua. Bestalde, Lapurdi, Behenafarroa eta Zuberoako datuak falta direla ikusita, EAEri emandako datuak ez ote diren iparraldeko 3 luraldeen media…

    • Iñaki Larrañaga 2013-10-16 10:21

      Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak Eustat-enak dira. Nafarroakoak eta EAEkoak INErenak. Nahasmenak saihesteko datu bakoitzaren aurretik edo ondoan jarri dut zein iturriri dagokion.

      Iturri ezberdinak erabili ditut. Haien arteko aldea handia da. Eustat-ek EAEri ematen dizkion datuak oso apalak dira; horren arabera, eta INErekin alderatuz, Espainiako erkidego atzeratuenen artean litzateke. Eustat-ek Nafarroako datuak ematen ez dituenez gero, Hegoalderako INEren emaitzak trinkoagoak dira, eta nazioarteko sailkapenetako datuekin homologagarriak. Dauzkagun baliabideekin ahalik eta datu doienak ematen saiatu naiz. Ez dira errealitatetik urrun ibiliko.