I can get some satisfaction

The Rolling Stones, by Narrow, Flickr
The Rolling Stones, by Narrow, Flickr

Rock zaleentzat merkatu beltzeko balio preziatuenetarikoa zen Cocksucker Blues. Rolling Stones taldearen abesti baten izenburu bera darama Franken lanak. Dokumentalak arrakastaren gorenean zeuden Rolling-en bizimodua baizik ez du azaltzen. Drogak eta sexuak musikak baino protagonismo handiagoa duela ere esan daiteke. Beraz, musika dokumental gisa egiten duen aportazioa ez da oso berritzailea. Baina taldekideek grabazioa kaleratzea ekiditu izanak gehitu izan dio lanari balioa.

Agian, 1972an kaleratu izan balute, inor gutxi gogoratuko litzateke orain film hartaz. Exile on Main Street bira berari buruzko Ladies and Gentlemen filmak indar handiagoa luke besteak baino. Baina, zentsurak, morboa du ondorio.

Dokumentalak erakusten duena funtsean, arrakastaren zaporea ezagutu zuten gazte batzuen bizimodua zoroa da. Rolling-ak, biran parte hartzen zuten langileak, talde arrakastatsu ororen inguruan biltzen diren exekutiboak, bisitariak, kazetariak eta, nola ez, groupie-ak. Herriz-herri, kontzertuz kontzertu, azaldu eta desagertzen diren emakumezkoak.

Sexu harremanak eta drogak. Horiexen irudiak Rolling-ak atzera botatzea eragin zuten elementuak. Baina dokumentalak ez du ez genekien ezer azaleratzen. Ez gaitu harritu Mick Jagger kokaina sartzen ikusteak, eta, ezta alde batetik bestera dabiltzan emakumezko biluziak ikusteak ere. Baina kuriositate gisa hemen dokumentala zatika topatuko duzue.

Richards-ek behin azaldu zuen, EEBB-tan norbaitek film hori ikusiko balu ez lieke berriz bertan sartzen utziko. Epaiketan Frank-ek galdu zuen, noski. Epaiaren arabera filma erakustea debekatuta zegoen Robert Frank zuzendaria fisikoki presente ez zegoen bitartean. Internetek, noski muga hori ere gainditu du.

Irudi hauek ikusita, Keith Richards eta Mick Jaggerrek 1965ean konposatutako I can’t get no (satisfaction) abestia etorri zait burura. Antza, saiatu eta saiatu arren, bizimodu hark ez baitzituen guztiz asetzen: When I’m ridin’ round the world and I’m doin’ this and I’m signing that and I’m tryin’ to make some girl who tells me: baby better come back later next week ‘cause you see I’m on losing streak. I can’t get no satisfaction, I can’t get no satisfaction, ‘cause i try and i try and i try and i try, I can’t get no, I can’t get no.

Dokumentala ikusiz, ez zait oso atsekabetuta bizi zirenik iruditu…

Cocksucker Blues, The Rolling Stones

Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude