Hondamendiaren protagonistak

suburbandollar-flickr
suburbandollar-flickr

Dagoeneko iritzi eta istorio asko sortu dira krisiaren inguruan. Estatu Batuetan inon baino gehiago. Bainan herri hartan, badaude oraindik erreportaje zuzen eta zehatzak egiten dituztenak (hemen nekez ikusten direnetakoak, hain justu). Tartean, Frontline saioa egiten duten kazetariak.

Kasu honetan, Inside The Meltdown bideoan, erakusten dute nola, egun gutxitan, ustez errugabea zen finantza sistema amerikarra goitik behera erori zen. Egoera hartan, Ben Bernanke (Erreserba Federalaren Chairman-ak) eta Henry Poulson (Ekonomiako Estatu Idazkariak) beraien sinesmen neoliberalak leihotik bota behar izan zituzten, mundu osoko sistema ekonomikoaren hondamendia saihesteko.

Aurreko egunetan asmotsu, disdiratsu eta modernoak ziren finantza produktuak, dirugosekeria, axolagabekeria eta praktika kriminal bihurtu ziren. Azken hamarkadetan eman den iruzur handienaren ondorioak hurrengo belaunaldiaren ongizatea baldintzatuko du, eta gaurko helduen zahartzaroa, noski!

Ikasiko ote dugun edo gertatutakoa gezur berriekin estaliko ote dugun, ikusteko dago.

Ben Bernake, Frontline, Henry Poulson, krisia

Caracasen jaioa 1956. urtean, Euskalherrira 12 urtekin etorri, eta 17 urtekin berriz Ingalaterrara joan nintzen ikasketak egitera Biologian. Biokimikaria naiz, eta EHUko Donostiako Kimika Fakultatean irakatsi eta ikertzen dut. Onddoen biokimika da nire espezialitatea, bainan zientziaren komunikazioan ere aritua naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude