Herbehereek Afganistanen zituzten tropak etxeratu dituzte

NATOko kideen artean, Afganistango okupazioan parte hartzeari utzi dion lehen lurraldea da Herbehereak. “Harro sentitzeko moduko emaitza nabariak lortu ditugu” zioen atzo etxeratze ekitaldian Peter Van Uhm Generalak. 1950 tropaz osaturiko soldadu-talde nederlandarrak okupazioan parte hartu duen denboran, 24 soldadu hil eta beste 140 zauritu dira.

MzA0MA==

Soldaduen etxeratzearen aferak Herbeheretako gobernu koalizioaren haustura ekarri du. Izan ere, NATOk gobernu nederlandarrari soldaduen egonaldia luzatzeko egindako eskaeraren aurrean gobernu koalizioa osatzen zuten bi alderdiek zituzten iritzi ezberdinek, eta herritarren gehiengoak proposamenaren aurka hartutako jarrerak, ezinezko bihurtu zuten koalizioak indarrean jarraitzea.

Talibanak, gustura

Talibanak oso gustura agertu dira Herbehereen erabakiarekin. Bozeramaile batek adierazi du “bihotz-bihotzez” eskertzen dietela “herri nederlandarrari eta gobernuari” beren lurraldea uzteko erabakia hartu izana. Espero da Kanadak bere soldaduak datorren urtean etxeratzea. Poloniak 2012an utziko du Afganistan, eta Erresuma Batuko soldaduek 2014 edo 2015 inguruan alde egitea aurreikusten da.

Irudia | Haurrak, bertan behera utzitako tanke batean jolasten | swiss.frog | Creative Commons By SA