Hau da Londres

Hau da Londres

Hau da Londres
London Bridge arratsaldez

Oporrak heldu eta beste hainbestek bezala hegazkina hartu dut eta, beste batzuetan bezala, Londresera berriz bueltan izan naiz. Brexitak brexit, artean ez dugu Visarik behar, aupa! Bada zerbait. Baina gauza sofistikatzen joan da aireportuan: argazkitxo bat customsen: “Begiratu horra”, argitxo bat, argazkia atera da, eta beste bat fitxarako (-tzarra behar du dagoeneko). Egun pare bat Londresen eman ditut hurrengo hegazkina hartu baino lehen eta, tartean, gogoko izaten dut Londreseko Soho eta West End ingurua bisitatzea. Hainbat liburu-denda garrantzitsuren erdigunea da Charing Cross Road eta, edozein irakurlerentzat, beti izaten da gustuko handik buelta bat ematea, ze nobedade aurkituko. Foyles liburu-dendatzarrera sartu naiz, jatetxea ere baduena (vegetarian!), Tottenham Court Roadetik eta Astoria eraitsi berritik bertan.

Oso toki garrantzitsua hartzen dute best-seller-ek eta haien portada koloretsuek (azala nahi, ala mamia?). Batek deitu dit arreta, letra handiz ondorengoa dioela: THIS IS LONDON, Ben Judahk idatzita. Pixka bat eskuztatu, orriak pasa eta, aiba, itxura ona ere badu: zertaz hitz egiten du eta etorkinez puztutako egungo Londres mutante eta lasterreko kaleko askotariko pertsonaiez, baina baita aberaskiloez ere, inoiz baino handiagoa baita aberatsen eta pobreen arteko zuloa.

Atzealdean begiratu dut liburua: “This is London as you’ve never seen it before”, “An eye-opening investigation into the hidden immigrant life of the city” Sunday Times, etab. Batzuentzat Ingalaterran, ez da atsegina izango seguru. Zertxobait ere ezagutu nuen duela urte batzuk hor aipatzen den etorkinen unibertsoa, Leyton eta Stratforden nengoela. Egun batean, Central Line metro-linea gorrian nindoala, atrebentzia ere izan nuen poloniar jatorriko neska bati metro-estazioa pasa zitzaiola esateko, poloniarrak ia beti Stratforden jaisten baitziren (nire pisukide ahizpa bi, besteak beste), eta ni Londres ekialdeko poloniar ia guztiak Stratford (West Ham) inguruan bizi zirelakoan. Oops, kale egin.

Komunitate (eta hizkuntza) berriak daude gune jakin batzuetan bilduta, eta besteekin ez oso nahastuta. Goiko liburua irakurtzen hasi naiz, eta horra datu batzuk: esperantza galduen Meka edo Oeste berri honetako Victoria Station autobus-geltokira, bi mila etorkin heltzen dira astero, hamar milaka urtero, gehienak Ekialdeko Europatik, asko eta asko ingelesez bizpahiru hitz jakinda. Londresen % 55 ez dira britainiar zuriak, % 40 atzerrian jaio ziren, eta % 5 legez kanpoko itzaletan bizi dira. Brent udal barrutian, Camden ezagunaren ondoan, britainiar zuriak % 18 dira, hego-asiarrak % 33, etab. Ingelesa dute bigarren hizkuntza, broken English edo ingeles hautsia.

hau da londres
London underground map 1908

Aberaskilo berriak (errusiarrak, arabiarrak, etab.) eta espekulatzaileak erdigunearen jaun eta jabe bihurtu dira, klase ertainekoak, berriz, metroaren 2. zonara lekualdatu, eta 2. zonako lehengo etorkinek eta etorkin berriek 3.era salto egin dute. Bada. 3. zonako klase ertain eta langileko zuriak ospa egiten hasi ziren duela pare bat hamarkada. Ingelesak hainbat tokitatik joaten ari dira, makina bat pub hutsik geratu dira, ohiko elizak ere bai. Nire bizilekutik gertu, Lea Bridge Roaden, Londreseko meskita handienetako bat dago/zegoen, no complaints. Gordon pisukidea nuen duela 5 bat urte (time’s slipping by), ingurunean geratzen ziren jatorrizko cockney ingeles gutxietako bat, aiurri atseginekoa, bertsolaria, bizkorra, kamioizalea eta 40 urteren bueltan, jatorriz ezkertiarra eta azken aldian Farage-ren UKIP edo eskuineragoko beste bati bozkatzeko prest  zebilena: “Blair malapartatu horrekin aldatu ziren gauzak, 97an eman zuten [mugak irekitzeko] lege horrekin!”

Tira, baina Londres ez da Donostia, eta Brent ez da Lasarte.

Hau da Londres

Euskal Wikilarien Elkarteko kidea, itzultzailea

Zer duzu buruan “Hau da Londres”-ri buruz

  • Londresen islamiarrek daukaten estatu paraleloa aipatzea ahaztu zaizu, euren artean akok “sharia” obeditu eta Europa osoarentzat argi eta garbi eskatzen dutena “sharia for uk” ” we will destroy your democracy” “democracy go to the hell” eta horrelako kartelekin publikoan aktibistenak, edo eta “sharia” ren aldeko manifak kaleetan zehar.
    Arraroa, ipar Irlandaren aldeko manifa bat egiteko edo komentarioak egiteko askatasuna ez dezun hiri batean (delito de odio) “behead those who insult the islam” bezalako kartelak ikusi ahal izatea manifetan.

    Argi dago gaur munduan eta Europan islamiar komunitatea PRIBILEJIATUA dela, eta guri kartzela zigorra ere kosta dakiguken gauzak eurei uzten zaizkiela.

    Komentatzekoa litzake ere Londoneko kriminalidade igoera basatia, tentsioa raziala, bortxaketak, betiko ingelesen exodoa. Tentsio arraziala bai, izan ere mundu honetan ez dago leku “MULTIKULTURALIK”, kultura bat nagusia denetik beste bat nagisitzerako bide transitorioak soilik.