Hamahiru urte geroago

Hamahiru urte geroago

“Hamahiru urte geroago” sarreran, gaurko egun batez, 2004ko martxoaren 14an, jazo zen gertakari bat hartu  du gogoan Amatiñok, bere blogean. Espainiako hauteskundeetan, ordura arteko nagusitasuna galdu zuen PPk bozetan.

Hamahiru urte geroagoBihar bezalako egun batean, 2004eko martxoaren 14ean, galdu zituen PPk astebete lehenago irabaziak bide zituen espainiar hauteskundeak. PPk inkestek ematen zizkioten baino 21 parlamentari gutxiago lortu zituen eta PSOEk, ostera, 23 gehiago. Iraulketa haren arrazoirik nabarmenetakoa, hiru egun lehenago, hilaren 11an, Madrilen gertatutako atentatu terrorista izan zen edo, zehatz, atentatu haren inguruan PPk egin zuen kudeaketa zeharo txarra.

Aznarren gehiegikeriak tarteko, PPk maldan behera ziharduen eta, agintean luzatzea kaltegarri zitzaiolakoan, hauteskundeak aurreratu zituen, legealdia ahalik eta azkarren amaitu ahal izateko.

Giro urduritsu hartan, hauteskunde-igandea baino hiru egin lehenago, Al-Qaedak Madrilen eragindako triskantza gertatu zen eta, hartaz baliatu beharrean espainiar guztien batasuna aldarrikatzeko, kanpoko etsaien aurka indarrak biltzeko eta gobernuaren buruzagitza azaltzeko, Aznarren obsesioak ETAri leporatu nahi izan zizkion atentatuak, hala jendea errazago elkartaraziko zuelakoan PPren ingurua

Botoemaileek ez zioten ordea barkatu, ez segurtasunik eza, ez triskantza osteko kudeaketa eta, are gutxiago, aitzaki bila aritu izana eta ziria sartu nahia (hainbat egunkariren burulerroak aldarazi zituen). Sare bitarteko mezuek hankaz gora bota zituzten, ordea, Aznarren agintekeriaren ahaleginak.

Sarraski harek aznarismoa suntsitu omen zuen, baina baita ETA bera ere. Bada dioenik (11M: Redes para ganar una guerra. David de Ugarte) egun hartan ETArenak egin zituela, bere terrorismo-mota, XX. mendekoa (hierarkikoa eta geografikoa), bertan behera ahitu zelakoan, XXI. mendeko Al-Qaedarenaren (sarez eta globala) mesedetan.

Hamahiru urte geroago

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.