Hain esklusiboak ez ziren argazkiak

ABC News agerkarian ikus daitezke atentatuaren irudi ustez berriak. Ke hodia, eraikinak sutan eta atentatu handi bati dagokion parafernalia guztia ikusiko dituzu. Egun haietan ikusi ez zenuen ezer ez, baina beste ikuspuntu batetik.

Esklusiboak bezala aurkeztu zituzten atzo, eta munduko hainbat hedabidek lekua egin zioten euren agerkari eta albistegietan.

Baina dirudienez ez ziren hain esklusiboak, El Periodico de Catalunya egunkariak 2008ko igandekari batean, besteak beste, argitaratuak baitzituen aurrez.

Esklusiboak zirenak, ez ziren hain esklusiboak beraz.

Irailaren 11ko ekintzen irudiak

Irudia | Irailaren 11ko ekintzen irudiak | Ezezaguna | LGPL