Goran Bregovic

Goran Bregovic

Goran BregovicBehin edo behin esandakoa naiz nire musika biltegia ez dela bereziki handia, eta gai honi lotuta daukagun jakinduria, orokorrean, mendebaldeak munduan ezarri duen indar harremanak baldintzatuta dagoela. Zinema, pintura edota antzerkia bezala. Ameriketako Estatu Batuek eta Erresuma Batuak mundua batu dute homogeneizazioan, eta erreferente kultural gehienak anglosaxoiak dira; batzuk oso onak, besteak negargarriak.

Dj Bull handiak makina bat taberna, plaza eta txosnagune girotu ditu Euskal Herrian barna, eta tokatu zait behin edo behin parean izatea. Berak jarrita entzun nuen lehen aldiz kanta hau, Gas Gas. Orain, koadrilan entzuten badugu, erotu egiten gara eta kito. Sekulako abestia da parrandarako, eta ingelerak kaskezurrean sartu digun tonu edo erritmoarekin zerikusirik gabea. 

Goran Bregovic Sarajevon jaio zen 1950ean, aita kroaziarra eta ama serbiarra. Yugoslaviarra jaio zen, eta bere hitzetan, yugoslaviarra izaten jarraitzen du. Oso ezaguna omen da, bereziki Emir Kusturikaren filmei soinu banda jarri dielako; baina nik idearik ere ez nuen nor zen txosna izkin batean azaldu zidaten arte. Balkanetako musika konpositore maitatu eta baloratuenetako bat da. Bere ekoizpenetan folklore tradizionala rockarekin nahasten du, edo bulgariar musika zein beste estilo batzuekin.

Beti agertu omen da NATO-ren aurka. Donbaseko gudarostean kontzertu bat eskaini zuen Sebastopolen, Ukrainako gobernuak bertako kontrola galdu ondoren.

Ale, bilatu Bregovicen abesti gehiago eta mugi gerria!

Goran Bregovic

Zer duzu buruan “Goran Bregovic”-ri buruz