Genero indarkeriaren negozioa

Genero indarkeriaren negozioa

Hona hemen 2009. urteko alderaketa bat: Espainian indarkeria mota ezberdinek eragindako biktima kopuruen eta bideratutako aurrekontuaren artekoa. 

 

Genero indarkeriaz hildako emakumeak 2009. urtean: 59
(urteko aurrekontua 21.450.000 euro)

Lantokian hildakoak 2009.urtean: 4.651
(urteko aurrekontua 342.000 euro)

Biolentziaz hildako umeak 2009.urtean: 212
(urteko aurrekontua 0 euro)

Genero indarkeriaz hildako gizonezkoak 2009. urtean: 26
(urteko aurrekontua euro)

Iturria: “CIS comparativos Ley presupuestos 2009”

6 pentsamendu “Genero indarkeriaren negozioa”-ri buruz

  • Beste heriotzak ere sahiestu behar dira, baina emakumeak erailtzea negozioa dela esatea irain bat, errespetu falta eta astakeria erraldoia iruditzen zait. Sarrera hau lekuz kanpo dago.

    Adierazpen askatasunaren izenean mezu kentzea eskatzen dut.

  • Aiii Eneko Eneko… jakina negozioa dela.

    Europar Batasunak 3200 euroko dirulaguntza ematen dio Espainiar estatuari genero salaketa bakoitzeko.

    470.706 salaketa egin ziren 2007tik 2010era (horietaik zigortuak, soilik 5184). 3 urtetan 1500milioi euro, ba pentsa, Genero indarkeriaren aurkako legea ezarri zenetik (2004) 9 urte pasa badira, esan daiteke onezkero 4500milioi euroko dirulaguntzak jaso dituela Espainiak Europar Batasunetik urte guzti hauetan.

    Horrenbeste baliabiderekin pentsatu beharko genuke arazoaren konponketa bideratua legokeela, baina urtean hildako emakumeen bataz bestekoa 60 inguru izaten jarraitzen du, eta europako laguntzetatik jasotakoaren %15a soilik bideratzen da tratu-txarrak jaso dituzten emakumeen babeste eta laguntzara (segurtasun soziala, babestutako pixuak…).

    Beraz, nora doaz horrenbeste milioi eta milioi euro?:

    – Epaitegien gastuetara, epaile, fiskal eta beste hainbat funtzionarioren poltsikoetara
    – Segurtasun indarren poltsikoetara
    – PIM, CIM, Emakumearen Instintutoa, etabar erakunde publikoen poltsikoetara
    – Generoarekin zerikusirik duten lanpostu berriak sortzera Diputazio eta Komunitate erkidegoetan
    – Soilik emakumeenak diren erakundeen poltsikoetara (feministak eta abar)
    – Abokatu eta psikologo gabineteetako poltsikoetara
    – Unibertsitateak, fundazioak (ikerketen bitartez)

    Hau da, genero kontuaren inguruan milaka eta milaka kargu publiko bizi dira bizkarroi moduan (hau da, milaka bozka) Europatik jasotako dirulaguntzak direla-eta. Emakumeen aurkako indarkeriaz baliatzen dira euren soldatak justifikatzeko, batzuk, eta babes politikoa lortzeko, beste batzuk. Baina datuek erakusten digute dena antzerki bat baino ez dela, izan ere, Espainiak emakumeen aurkako indarkeria tasarik baxuenetako bat du Europan, baina, aldiz, diru-laguntza kopururik handienetariko bat jasotzen du.

    Horregatik ikusten dugu telebistan “Si tu chico te da miedo, cuentalo” bezalako iragarkiak telebistan: Estatu-aparatuari bost axola zaio hildako emakumeak sahiestea. Axola zaiona honakoa da: 3200€/salaketa bakoitzeko.

    Negozio ederra, eh?

  • A, eta ahaztu zait esatea ere: negozioa borobiltzeko, Komunikabideek diru-laguntzak jasotzen dituztela gobernu ezberdinetatik Genero Biolentziaren aurkako kanpainak burutzearen truke. Horren dira zikinak non borrokatzen duten euren tarta.apurrarengatik elkarren artean salatuz: http://www.eldiario.es/sociedad/Razon-ABC-periodicos-recibieron-violencia_0_172183322.html

  • bajuxeago hobeto 2015-07-15 23:31

    Ez dakit hor ematen dituzun datuak egi eta zuzenak ote diren; nolanahi ere, egiten dituzun estrapolazioak eta konparazioak intentzio handikoak dira: Greziako kontuekin oraintsu egoten ari diren horietxen modukoak: alegia, 50 urtekin jubilatzen direla, inork ez duela zergarik pagatzen… Arazoaren korapilo nagusia ez da Europak honetarako zenbat diru, baizik eta besteetarako ere behar dela, eta ondo gestionatu behar dela. Eta piromano lanik egin gabe, ahal dela behintzqt

  • Lehendabizi esan nahiko nuke zentsuraren aurka nagola erabat eta adierazpen askatasunaren izenean mezua kentzea eskatzea hori iruditzen zaidala astakeria bat… Eta iruzkin hau idazteko arrazoi bat hau dela esan nahi nuke. Ez naiz zuzeuko eguneroko erabiltzailea baina batzutan sartzen naiz zer dagoen ikustera, eta edonork idazteko aukera ematea eta edozertaz hitzegiteko aukera izatea txalotzekoa da, hori da zuzeutik gehien baloratzen dudana. Alde edo kontra egon, astakeriak iruditu edo garrantzi gehio edo gutxiago eman, hori beste kontu bat da, baina zentsura fuera!

    Artikulutxoari buruz, zure intentzioa zein den garbi ez dakidan arren, ez zait batere gustatzen. (portzierto HiltzenHil, egiten dituzun iruzkin puskak ikusita sarrera kutretxo xamarra egin duzu, ezta?). Genero indarkeria, edo pobrezia edo dena delakoarekin negozioa egitearen kontra nago ni ere, hortik bazoaz, emakume edo edonoren miseriarekin manipulazioa eta negozioa egitearen kontra ados. Baina arazorik ez dagoela, edo emakumearen arazoak puztuta daudela esatea bada zure intentzioa, eta hori ematen du, astakeria galanta. (Nire amama, nire ama, ta nire arreba ez daude zurekin ados, eta malizi pixkat uzten badidazu, zureak ere ez).

    Genero indarkeriaz hildako emakumeak eta gizonak konparatzea eta aurrekontuak harrigarria, eta gero lantokian hildakoak eta biolentziaz hildako umeak jarri dituzu, gizon eta emakume edo mutil eta neska direnak… Eta biolentziaz hildako umeek aurrekonturik ez dutela? Umeek ez dutela aurrekonturik? Emakumeekin konparatuz umeen arazoak garrantzirik ez balute bezala adieraziz edo… Flipatu egin dut horrekin dexente, neure interpretazio txarra igual?

    Ados aurreko iruzkinarekin, piromano xamarra zure artikulua.
    Diru eta negozioaren kritika, ala emakumearen arazoak puztuta daudela, intentzioa zein zen?

    (Genero indarkeriaz eta emakumeen biolentziaz Aministia Internaziolek:
    Cualesquiera que sean el nivel económico y el país del mundo, las adolescentes y las mujeres jóvenes viven bajo la amenaza de la violencia y los abusos sexuales, incluso dentro de la familia o la pareja. Se estima que aproximadamente 150 millones de niñas menores de 18 años han sufrido algún tipo de violencia sexual. Hasta el 50 por ciento de las agresiones sexuales se cometen contra niñas menores de 16 años. Comisión de Población y Desarrollo, Informe del Secretario General a la Comisión de Población y Desarrollo, 2012, E/CN.9/2012/5.
    Se estima que la mitad de las adolescentes de la región del Caribe se ven forzadas a iniciarse en las relaciones sexuales. Las mujeres de Centroamérica también registran elevadas tasas de violencia. La primera experiencia sexual fue no consentida para un mínimo del 2 por ciento de las niñas en Azerbaiyán hasta un máximo del 64 por ciento en la República Democrática del Congo. Comisión de Población y Desarrollo, Informe del Secretario General a la Comisión de Población y Desarrollo, 2012, E/CN.9/2012/5.
    La inmensa mayoría de las niñas embarazadas como consecuencia de una violación o de incesto en Nicaragua tienen entre 10 y 14 años. La legislación que entró en vigor en 2008 tipifica el aborto como delito en todas las circunstancias, incluidos los casos de supervivientes de incesto y violación. Con esta ley, a las supervivientes de violación no les queda más remedio que llevar el embarazo a término o someterse a un aborto ilegal y peligroso, y arriesgarse a una posible condena de cárcel si son descubiertas. Amnistía Internacional, La prohibición total del aborto en Nicaragua: La vida y la salud de las mujeres, en peligro; los profesionales de la medicina, criminalizados (Índice: AMR 43/001/2009).
    En África, entre 100 y 140 millones de mujeres y niñas han sido sometidas a mutilación genital femenina. Aunque la proporción de niñas sometidas a esta práctica está disminuyendo en algunos países, cada año hay más de 3 millones de niñas en todo el mundo que siguen corriendo peligro de sufrirla. Cálculos de la Organización Mundial de la Salud, 2011.)